190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 14. lurzatian. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2026ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa baten proiektua, Agoizko 2. poligonoko 14. lurzatian (Kale Berria 20) dagoen eraikinaren altuera handitu ahal izateko. Proiektua Hostelería Bacau SLk sustatu du, Iñaki Ayechu Echarte arkitekto teknikoak idatzi eta sinaturiko proiektu teknikoaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2611950