190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, aurrekontu partizipatiboen prozesurako (2026). Laburpena

DDBN kodea: 929114.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/929114).

Aurrekontu partizipatiboaren bidez, herritarrek erabakitzen dute, edo erabakitzen laguntzen dute, zertarako erabiliko den baliabide publikoen zati bat: horrela, herritarrek parte hartzen dute udalerriaren kudeaketa publikoan.

Antsoaingo Udalaren 2026ko aurrekontuan sartu beharko dira herritarrek aukeratutako proposamenak (aurrekontuaren muga bete arte), baldin eta hori egitea posible bada, jarraikiz aurrekontua onesteko prozedurari eta inguruabarrei, baita une oro aplikatu beharreko araudiari ere.

Proposamenak aurkezteko epea ireki baino lehen, Antsoaingo Udalak argitara emanen ditu prozesua eta horren oinarriak, bere web-orrian (https://www.ansoain.es/eu/), Udaleko iragarki-taulan eta sare sozial ofizialetako Udalaren profilean.

Proposamenak aurkezten ahalko dituzte udalerrian erroldatuta egonik 16 urte baino gehiago dituzten guztiek (barnean direla 2026. urtean hamasei urte beteko dituztenak), baita Antsoaingo Udalaren elkarteen udal erregistroan inskribatutako erakundeek eta elkarteek ere.

Proposamenak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak bi modutan aurkezten ahal dira:

–Telematikoki, Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sedeelectronica.ansoain.es.

–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (udaletxeko plaza 1, Antsoain), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Antsoainen, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2612189