190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 336. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatearen irailaren 4ko 51/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 1. poligonoko 336. lurzatian (Jesús Tomás Ibáñez Istúrizek sustatua, lurzati horretan etxebizitza-kopurua handitzeko), aurretik onetsita Herritarrek Parte Hartzeko Plana, eta 2026ko ekainaren 3an osoko bilkurak hartutako erabaki baten bidez delegazioa baimendu ondoren.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko foru legearen testu bategina).

Aberinen, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2611975