Iragarkia
190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Oposizio-lehiaketa, mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat betetzeko (C maila/taldearekin parekatua), funtzionarioen araubidean
Tuterako Udalaren Ur Batzordeak, 2026ko ekainaren 24an egin batzarrean, erabaki zuen deialdi bat eta haren oinarriak onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat (C maila), funtzionarioen araubidekoa, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuan aritzeko.
Oposizio-lehiaketa hau eginen da honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua (onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina), estatutu hori garatzeko eta gauzatzeko idatzitako sarrera erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta jarraian zehazten diren oinarriak.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea mantentze-lanetako ofizialaren plaza huts bat; lanpostua C mailakoa da, funtzionarioen araubidekoa, eta lanaldi osoan aritzekoa, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuan. Plaza Tuterako Udalaren 2022ko lan publikoaren eskaintzan dago (2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 12an).
1.2. Deialdi honen bidez bete nahi den plaza hutsak 0502C06502 kodea du plantilla organikoan. Lanpostua txanda irekiari dagokio, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren 15.3 artikuluan ezarritako formularen arabera (testu bategina abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
1.3. Era berean, eta jarraikiz 11. oinarriari, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, aldi baterako betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren lanpostua, hautaketa prozeduran probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.
1.4. Deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunak hauei lotutakoak izanen dira, besteak beste:
–Erabilitako makineria eta erremintak mantentzea (konpresoreak, ekipamendu elektrogenoak, ur ponpak, erradialak, orga jasotzaileak, bai eta ur hornidura- eta saneamendu-sareak eta Tuterako Udalaren Ur Batzordearen instalazioak mantentzeko beharrezkoak diren makineria eta erremintak ere).
–Ur hornidura- eta saneamendu-sareen elementuak berrikustea eta mantentzea, eta, hala badagokio, zuzentzea (konpontzea eta/edo ordeztea), besteak beste: balbula orokorrak, harguneen balbulak eta presioa mantentzeko balbulak, ponpak, presostatoak, bentosak, purgagailuak, ur-harguneak, suteetako ur-harguneak, kutxatilak, saneamendu putzuak, gainezkabideak, hustubideak, sifoiak, etab.
–Tuterako Udalaren Ur Batzordearen instalazioak mantentzea (biltegiak, gordailuak, ponpaketak, uraskak, ur-harpenak eta edateko uren araztegia).
–Tuterako edateko uren iturriak eta iturri apaingarriak mantentzea, eta, hala badagokio, zuzentzea (konpontzea eta/edo ordeztea).
Ur hornidurarako eta saneamendurako erabili ohi diren ekipamenduak mantentzea (ihesak detektatzeko ekipamenduak, hodiak miatzeko kamerak, dosifikagailuak, nibelak, euri-neurgailuak, etab.).
–Saneamendu-sarea garbitzeko ekipamenduak mantentzea (zisterna-kamioia, xurgatzeko eta bulkatzeko ekipamendua, goi presioko ekipamendua, pitak, etab.).
–Ur hornidura-sareetan ihesak detektatzea ihesak detektatzeko ekipamenduekin (aurrelokalizatzaileak, geofonoak, hidrofonoak, korrelatzaile, etab.).
–Ura neurtzeko ekipamenduak muntatzea, ordeztea, irakurtzea eta zigilatzea. Emari-neurgailuak, ur kontagailuak (abiadura, bolumetria, ultrasoinuak, etab.) eta horien komunikazio ekipamenduak.
–Ur-biltegietan eta iturri apaingarrietan kloroa botatzea, eta horiek desinfektatu eta garbitzea.
–Xurgatzeko eta bulkatzeko ekipamendua erabiltzea, bai eta saneamendu-kamioiko uraren goi presioko ekipamendua ere.
–Hustubideak, saneamendu-hodiak, kontrol-putzuak, kutxatilak eta gainezkabideak garbitzea.
–Ur hornidura- eta saneamendu-sareak, instalazioak eta horien elementuak konpontzea.
–Ur hornidura moztu behar denean, horren abisu ematea.
–Sareak mantentzeko kontrataren lanak gainbegiratzea eta laguntza ematea. Besteak beste, lanak gainbegiratuko dira, konponketak egiteko materiala utziko da, estankotasuna eta akaberak egiaztatuko dira eta mantentze-lanen kontrataren lan-partea beteko da.
–Lan-partea egitea.
–Hodiak eta saneamendu-harguneak ikuskatzea bistaratzeko ekipamenduekin.
–Hargune berriak egitea edo egun daudenak aldatzea, bizitegietarako nahiz industriarako eraikinak egin edo zaharberritzen direnean.
–Ur hornidura moztea eta irekitzea.
–Zerbitzuaren beharrak direla-eta bideetako zirkulazioa moztu behar denean, lanak koordinatzea eta horietan parte hartzea, udaltzainen jarraibideak betez.
–Arduraduna edo ikuskatzailea lanean ari ez direnean, eta beharra badago, horiek ordezkatzea.
1.5. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena nomina eta plantillako funtzionario izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetu eta alta emanen zaio.
1.6. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, maila horretarako honako arau hauetan oro har ezarritakoaren araberakoak: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena; uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretua, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamendua onesten duena; eta Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den akordioa. Horrez gain, ordainsari osagarriak jasotzen ahalko ditu, aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezartzen badira eta plantilla organikoan zehazten badira.
1.7. Lan eta enplegu baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez den orotan, eta udal honi dagokionez, jarraituko zaio Tuterako Udalaren zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den erabakian ezarritakoari.
Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.
1.8. Deialdia eta haren oinarriak lotesleak izanen dira administrazioarentzat, hautaproben epaimahaientzat eta parte-hartzaileentzat.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
A) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea, betiere Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan. Orobat, parte hartzen ahal dute espainiarren ezkontideek eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eratutako izatezko bikotekideek, baldin zuzenbidez banandurik ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.
B) Hamasei urte beteak izatea, eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
C) Eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean, gutxienez izatea Goi Mailako Batxilergoko titulu akademikoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea, edo horietako bat eskuratzeko baldintzetan egotea.
Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.
D) B motako gidabaimena izatea.
E) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
F) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendu gabea izatea.
2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzemate bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.
2.3. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak frogatu beharko ditu aurreko baldintzak, deialdi honen 9. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Izangaiak baldintza horiek bete beharko ditu eskabideak aurkezteko epea bukatzean, bai eta hautaketa prozedura osoan mantendu ere, izendatua izan arte.
Eskabideak aurkeztean frogatu beharko da titulazio-baldintza betetzen dela.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (sede.tudela.es), "Junta Municipal de Aguas de Tudela/Presentación de documentación" izapidean, 20 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatu eginen da, hurrengo lehen egun baliodunera arte.
3.2. Eskabideak izanen dira deialdiaren I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak, eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.
3.3. Behar bezala betetako eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
–Nortasun agiri nazionalaren kopia soila, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.
–Eskatzen den titulazioaren kopia soila.
–B motako gidabaimenaren kopia soila.
–Deialdiko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagirien kopia soila. Izangaiek behar bezala ordenaturik alegatu eta frogatuko dituzte merezimenduak, deialdiaren II. eranskinaren amaieran agertzen den ereduaren arabera, baremoko puntuazio-eskemari jarraikiz (II. eranskina), eta betez deialdiko 7. oinarrian ezarritakoa. Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako merezimendurik.
3.4. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten izangaiek, denborak edo baliabideak egokitzea behar badute ariketak egiteko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera agiri bat aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana, frogatzeko legeen arabera desgaitasun bat dutela.
3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.6. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda argitara dadila Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT). Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda gisa.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko, behin-behineko zerrenda Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT) argitaratu eta biharamunetik hasita,.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT).
4.4. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski izanen deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertu ondoren, ohartuz gero baldintzaren bat ez dela betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Anichu Agüera Angulo, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko zinegotzi ordezkaria.
Ordezkoa: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.
Epaimahaikidea: Estefanía Arrondo Sangüesa, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko Ustiapeneko arduraduna.
Ordezkoa: Alfonso García Puvía, Moncayoko Ur Mankomunitateko Bulego Teknikoko ingeniari teknikoa.
Epaimahaikidea: Ángel Miguel Fernández Fernández, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko lantaldeen arduraduna.
Ordezkoa: Fabián Cornago Murillo, Moncayoko Ur Mankomunitateko Ustiapeneko arduradun nagusia.
Epaimahaikidea: Daniel Librada López, Moncayoko Ur Mankomunitateko Ustiapeneko arduraduna.
Ordezkoa: Miguel Ángel Hernández Vallés, Tuterako Udaleko lantaldeen arduraduna.
Epaimahaikidea: Fabián David Asio Goicoechea, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko administratzailea.
Ordezkoa: Yolanda Pérez Vera, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko administrari-ofiziala.
Epaimahaikidea: Daniel Martínez Moreno, Tuterako Udaleko langileen batzordeko ordezkaria.
Ordezkoa: Francisco Javier Arriazu Fernández, Tuterako Udaleko langileen batzordeko ordezkaria.
Epaimahaikide idazkaria: M.ª Jesús Romanos, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko idazkari ordezkaria.
Ordezkoa: Miguel Chivite Sesma, Tuterako Udaleko idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errekusatzea, aipatu diren egoera horietakoren bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Lege horren 24. artikulua).
5.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.
5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa. Gainera, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Hautaketa sistema: oposizio-lehiaketa.
6.1. Oposizioa 2026ko abendutik aurrera hasiko da, eta betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabete iraganik. Hautaketa prozedura bi alditan eginen da; lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia non, noiz eta zer ordutan hasiko den. Ondoren, hurrengo probak noiz izanen diren aditzera emateko, epaimahaiak iragarkiak paratuko ditu Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT).
7.–Lehiaketaldia.
7.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatu eta behar bezala frogatutako merezimenduak, 7.3 apartatuan aipatzen den baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.
7.2. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
7.3. Epaimahaiak deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu alegatu eta frogatu diren merezimenduak. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta 35 puntu lortzen ahalko dira gehienez, honela banatuak:
A) Lanbide-esperientzia (gehienez 15 puntu):
A.1. Lanbide-esperientzia hornidurako, saneamenduko edo mantentze-lanetako ofizialaren lanpostuetan, edo deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituztenetan, titulartasun publikoko erakunde edo instituzioetan, C maila/taldean sartuta. Esperientzia hori frogatzeko aurkeztu beharko da enpresaren ziurtagiria, adierazten duena izangaia zer lanpostutan aritu zen eta zer eginkizun zituen, edo, bestela, lan-kontratua, lan-bizitzaren txostenarekin batera. (1 puntu lanean egindako urte bakoitzeko).
A.2. Lanbide-esperientzia hornidurako, saneamenduko edo mantentze-lanetako lehen mailako ofizialaren lanpostuetan, edo deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituztenetan, titulartasun pribatuko erakunde edo instituzioetan. Esperientzia hori frogatzeko aurkeztu beharko da enpresaren ziurtagiria, adierazten duena izangaia zer lanpostutan aritu zen eta zer eginkizun zituen, edo, bestela, lan-kontratua, lan-bizitzaren txostenarekin batera. (0,5 puntu lanean egindako urte bakoitzeko).
A.3. Lanbide-esperientzia deialdiko lanpostuaren antzeko eginkizunak dituzten lanpostuetan, titulartasun publikoko erakunde edo instituzioetan. Esperientzia hori frogatzeko aurkeztu beharko da enpresaren ziurtagiria, adierazten duena izangaia zer lanpostutan aritu zen eta zer eginkizun zituen, edo, bestela, lan-kontratua, lan-bizitzaren txostenarekin batera. (0,2 puntu lanean egindako urte bakoitzeko).
Oharrak:
–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko. Apartatu ezberdinetan sailkaturiko zerbitzuak garai berean egin badira, batera gertatu diren denbora horri dagokionez, puntu gehien ematen dituen atalekoa baizik ez da kontuan hartuko.
–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).
–Urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.
–Aurreko apartatuen batura ez da izanen 15 puntu baino handiagoa.
–Zerbitzuak zer erakunde publikotan edo pribatutan egin diren, erakunde horrexek emandako ziurtagiriaren bidez frogatutako dira alegatutako merezimenduak. Ziurtagiri horietan berariaz agertu beharko dira honako datu hauek: zer lanpostutan lan egin den eta zenbat denboraz. Benetan emandako zerbitzuak hartuko dira kontuan, kontratazio-araubidea edozein dela ere (behin-behinekoa edo finkoa).
Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.
B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez 15 puntu):
B.1. Titulu hauetakoren bat edukitzea: Lanbide Heziketako titulua, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiria, edo baliokideak diren maila bereko edo goragoko tituluak. Titulu bakoitzeko 3 puntu emanen dira, eta gehienez 2 titulu baloratuko dira (deialdian sartzeko titulazioa kenduta). Tituluok espezialitate hauetakoak izanen dira (gehienez 6 puntu):
–Lanbide arlo hauetako teknikaria: Instalazioa eta Mantentze-lanak, Elektrizitatea eta Elektronika, Energia eta Ura edo Fabrikazio Mekanikoa.
–Elektromekanikako Mantentze-lanetako teknikaria, edo baliokideak (Makineriaren Instalazio eta Elektromekanikako Mantentze-lanetako teknikaria, Mantentze-lan Industrialetako teknikari laguntzailea).
–Uren Tratamendurako Sare eta Araztegietako teknikaria.
–Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria.
–Fabrikazio Mekanikoko teknikaria.
B.2. Beste titulu akademiko batzuk:
B.2.1. Prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana, loturarik badute deialdiko lanpostuarekin eta 50 ordu edo gehiagokoak badira. 2 puntu emanen dira prestakuntza-ekintza bakoitzeko (gehienez 6 puntu).
B.2.2. Titulu ofizialak, masterreko tituluak eta 3. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiriak. Titulu bakoitzeko 1,5 puntu emanen dira, eta gehienez 2 titulu baloratuko dira (gehienez 3 puntu).
C) C motako gidabaimena, indarrean (5 puntu).
7.4. Merezimenduen balorazioa eginda, epaimahaiak argitaratuko du zer puntuazio lortu duen izangai bakoitzak Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT). Halaber, izangaiei 5 egun balioduneko epea emanen zaie behin-behineko emaitzen kontra alegazioak aurkez ditzaten.
7.5. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT).
8.–Oposizioaldia.
8.1. Oposizioaldiak 2 ariketa izanen ditu.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioko lehen ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den.
8.2. Ariketak:
8.2.1. Lehen ariketa (60 puntu gehienez):
Lehen ariketak bi proba izanen ditu; jarraian eginen dira, bata bestearen atzetik:
Lehen proba: test motako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz. Aukera batzuk eskainiko dira galdera bakoitzari erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena. Proba psikoteknikoa izanen da, neurtzeko izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren. Probak egin aurretik, profilaren faktoreak eta zuzenketa irizpideak argitaratuko dira. Halaber, garrantzizkotzat jotzen diren afera guztiak bitarteko egokien bidez argitaratuko dira. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalaren laguntzaz eginen da.
Proba honengatik 30 puntu emanen dira gehienez, eta 15 puntu gutxienez eskuratu beharko dira gainditzeko.
Bigarren proba: test motako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdiaren III. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Aukera batzuk eskainiko dira galdera bakoitzari erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena. Akatsak zigortu eginen dira.
Proba honengatik 30 puntu emanen dira gehienez, eta 15 puntu gutxienez eskuratu beharko dira gainditzeko.
Epaimahaiak erabakiko du zenbat iraunen duen bi probetariko bakoitzak, hasi baino lehen.
8.2.2. Bigarren ariketa: praktikoa.
Hiru proba praktiko egin beharko dira, lotuak lanaren eginkizunekin eta gai-zerrendaren apartatu espezifikoan jasotako gaiekin.
Probetan, besteak beste, hornidura- eta saneamendu-elementuak eta -instalazioak identifikatu, muntatu, egiaztatu, konpondu eta abian jarri beharko dira. Horrez gain, hornidura- eta saneamendu-sare hidraulikoekin eta horien osagaiekin lotutako egoera praktiko batzuk ebatzi beharko dira.
Probetako batean, besteak beste, idatziz erantzun beharko zaio aldez aurretik muntatutako instalazio edo zirkuitu hidrauliko bati buruzko kasu praktiko bati. Bertan, izangaiek identifikatu beharko dituzte materialak, elementuak eta funtzionamenduko edo muntaketako balizko gorabeherak, eta instalazioa jartzeko oinarrizko lanak egin beharko dituzte.
Gainerako probetan hornidura- edo saneamendu-instalazioak muntatu edo konpondu beharko dira. Halaber, instalaziorako beharrezkoak diren materialak, piezak, erremintak eta elementuak aukeratu eta erabili beharko dira.
Proba praktikoetan, besteak beste, alderdi hauek baloratuko dira:
–Instalazioko materialak, piezak eta elementuak behar bezala identifikatzea.
–Muntaketak edo konponketak behar bezala egitea.
–Egindako instalazioak behar bezala funtzionatzea.
–Akatsak edo gorabeherak detektatu eta zuzentzea.
–Erremintak eta materialak behar bezala erabiltzea.
–Lanaren antolaketa eta metodologia.
–Segurtasun neurriak aplikatzen direla eta norbera babesteko ekipamenduak behar bezala erabiltzea.
–Probak egiteko erabilitako denbora.
Probak egun bakar batean edo zenbait egunetan egiten ahalko dira, horien ezaugarrien arabera eta kalifikazio-epaimahaiak zehazten duen antolaketaren arabera.
Bigarren ariketan gehienez 90 puntu eskuratzen ahal dira. Epaimahaiak ariketen zailtasunaren eta ezaugarrien arabera banatzen ahalko ditu probako puntuak.
Probak egiteko gehieneko denbora kalifikazio-epaimahaiak zehaztuko du horien edukiaren eta zailtasunaren arabera.
Probak egin bitartean ezinen da inolako testu, agiri edo apunterik erabili, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, telefono mugikorrik, gailu elektronikorik edo epaimahaiak berariaz baimentzen ez duen beste edozein materialik ere.
Epaimahaiak izangaien eskura jarriko ditu probak egiteko behar diren material, erreminta, ekipamendu edo bitartekoak.
Izangaiek probaren bat egiteko material zehatzen bat beharko balute, epaimahaiak aldez aurretik aditzera emanen du deialdiarekin batera.
Publikotasunaren, gardentasunaren, objektibotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak bermatzeko, haiek baitira enplegu publikorako sarbidearen oinarria, kalifikazio-epaimahaiak hautaketa prozedura egin aurretik edo horren bitartean argitaratu beharko ditu proba zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko irizpideak, baldin eta ez badaude berariaz ezarrita deialdi honen oinarrietan.
Epaimahaiak, proba hasi aurretik eta aktan horren berri eman ostean, zehaztuko ditu ariketen eduki zehatza, horien iraupena, balorazio irizpideak eta aplikatuko den puntuazio sistema.
8.3. Oposizioko ariketen balorazioan 150 puntu ematen ahalko dira gehienez, honela banatuak:
Lehen ariketa: 60 puntu gehienez.
Bigarren ariketa: 90 puntu gehienez.
8.4. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
8.5. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da, eta baztertuta geldituko dira proban beren burua identifikatzen dutenak edo identifikatzeko aukera ematen duten markak edo zeinuak egiten dituztenak. Probak zuzendu ostean, kalifikazio-epaimahaiak kalifikazioen zerrenda eta esleitutako gutun-azal itxien zenbakia argitaratuko ditu Tuterako Udalaren Ur Batzordeko iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT). Gutun-azalak jendaurrean irekiko dira, eta 48 ordu lehenago gutxienez adieraziko da noiz eta non irekiko diren (eguna, ordua eta tokia).
8.6. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, hemen: ariketa egin den tokian, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT). Halaber, eta gutxienez 48 ordu lehenago, azalduko du non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko hurrengo ariketa.
8.7. Dei bakarra eginen da ariketa bakoitzerako. Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
8.8. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.
8.9. Epaimahaiak bigarren ariketaren hasieran zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien izangaiei hura egiteko. Halaber, epaimahaiak denbora nahikoarekin zehaztuko du probak egiteko zer material behar den, eta horren berri emanen du Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT).
8.10. Oposizioaldiko azken kalifikazioa edo balorazioa kalkulatzeko, ariketa guztietan lortutako puntuazioak batuko dira.
8.11. Bost egun balioduneko epea izanen da oposizioaldiko ariketa bakoitzaren kontra alegazioak aurkezteko. Epea amaitu ostean, epaimahaiak argitara emanen du probak gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT).
9.–Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eta agiriak aurkeztea.
9.1. Azkeneko ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak argitara emanen du probak gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT); era berean, Batzordeko buruari igorriko dio izendapen proposamena, deialdiko lanpostua betetzeko probak gainditu dituen izangaiaren alde.
Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, batuko dira lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak.
Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde joko da. Berdinketak badirau, kontuan hartuko dira lehen ariketako bigarren eta lehen proban erdietsitako puntuazioak, hurrenkera horretan. Berdinketak bere horretan segitzen badu, zozketa publikoa eginen da.
9.2. Izendapen proposamena Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT) argitaratu eta 10 egun balioduneko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu izendatua izateko:
1.–Nortasun agiri nazionalaren jatorrizkoa eta fotokopia.
2.–Eskatzen den titulu akademikoaren jatorrizkoa eta fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarenak.
3.–Zinpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
4.–Osasun-ziurtagiria, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea.
5.–Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Araubidea begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
Baldin eta izangaia Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), aurrekoez gain, ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, frogatzeko aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar).
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izanen da funtzionario izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe deialdian parte hartzeko bere eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, lanpostua beteko du 9.1 apartatuan aipatzen den zerrendan hurrengoa den izangaiak, eta harekin ere erabiliko da aurreko ataletan adierazitako prozedura bera.
10.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
10.1. Behin hautaketa prozedura bukaturik eta behin izendatzeko proposatutako izangaiak aurkezturik 9.2 oinarrian aipatzen diren agiriak, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak behar den izangaia izendatuko du funtzionario, mantentze-lanetako ofizialaren lanpostua bete dezan.
10.2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena, kontuan harturik hautatutako izangaia plazaz jabetuko dela izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean, salbu aski justifikaturik dauden kasuetan.
Egun horretan plazaz jabetzen ez bada (salbu behar bezala justifikatutako kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izateko. Horrela gertatuz gero, 9.3 eta 9.4 oinarrietan ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, lanpostu huts hori ere deialdiko 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
11.1. Jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari, eta deialdi honen 1.3 oinarrian ezarrita dagoen moduan, ondotik zehazten den izangaien zerrenda eratuko da aldi baterako kontratazioak egiteko, zeinak osatuko baititu hautaketa prozeduran parte hartu eta gainditu bai baina plazarik eskuratu ez dutenek:
a) Probak gainditu bai baina plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Probak gainditu ez baina hautaketa prozedurako lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.
c) Hautaketa prozedurako lehen ariketako bigarren probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaiak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Zerrenda honek lehentasuna izanen du aldez aurretik egin den beste edozein zerrendaren aurretik. Azken horiek subsidiarioki aplikatuko dira.
11.2. Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda argitaratuko da Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo/Oferta pública de empleo JMAT).
11.3. Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.
11.4. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda arautuko da hauetan xedatutakoari jarraikiz: Tuterako Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bertan onartu baitziren Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak; edo irizpideak aldatuz gero, horiek ordezkatzen dituztenak; eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
(Eskabide eredua, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko mantentze-lanetako ofizialaren lanpostuaren deialdian parte hartzeko).
Izen-abizenak: ...........................................................................................................; adinez nagusia; NAN zk: .....................................; jaioterria: ........................................., probintzia: ...............................; helbidea: .........................................., kalea: ..........................................................................................., zenbakia: ........, ataria: ........., pisua: ........., posta kodea: ......................................................; Telefono zk.: ............................................ mugikorra: ......................................................
Adierazten dut:
–Ez dudala eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, eragozten didanik karguan aritzea.
–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.
–Ez naizela bereizia izan, diziplina espedientearen bidez, inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua.
–Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.
–Betetzen ditudala behar diren baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
( ) Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).
( ) Desgaitasuna dudala frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
Honako hau eskatzen dut:
Onartua izatea mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat betetzeko deialdian, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuan aritzeko.
Tuteran, 20…….(e)ko ............................................aren ........................(e)(a)n
(Sinadura)
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEKO BURUA.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
A) Lanbide-esperientzia (gehienez 15 puntu):
A.1. Lanbide-esperientzia hornidurako, saneamenduko edo mantentze-lanetako ofizialaren lanpostuetan, edo deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituztenetan, titulartasun publikoko erakunde edo instituzioetan, C maila/taldean sartuta. Esperientzia hori frogatzeko aurkeztu beharko da enpresaren ziurtagiria, adierazten duena izangaia zer lanpostutan aritu zen eta zer eginkizun zituen, edo, bestela, lan-kontratua, lan-bizitzaren txostenarekin batera. (1 puntu lanean egindako urte bakoitzeko).
A.2. Lanbide-esperientzia hornidurako, saneamenduko edo mantentze-lanetako lehen mailako ofizialaren lanpostuetan, edo deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituztenetan, titulartasun pribatuko erakunde edo instituzioetan. Esperientzia hori frogatzeko aurkeztu beharko da enpresaren ziurtagiria, adierazten duena izangaia zer lanpostutan aritu zen eta zer eginkizun zituen, edo, bestela, lan-kontratua, lan-bizitzaren txostenarekin batera (0,5 puntu lanean egindako urte bakoitzeko).
A.3. Lanbide-esperientzia deialdiko lanpostuaren antzeko eginkizunak dituzten lanpostuetan, titulartasun publikoko erakunde edo instituzioetan. Esperientzia hori frogatzeko aurkeztu beharko da enpresaren ziurtagiria, adierazten duena izangaia zer lanpostutan aritu zen eta zer eginkizun zituen, edo, bestela, lan-kontratua, lan-bizitzaren txostenarekin batera (0,2 puntu lanean egindako urte bakoitzeko).
Oharrak A apartaturako:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.
2. Apartatu honetan aipatutako lanbide-esperientzia soilik baloratuko da, baldin deialdiko lanpostuarekin zerikusia badu.
3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
4. A apartatuan gehienez ere 15 puntu emanen dira.
B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez 15 puntu):
B.1. Titulu hauetakoren bat edukitzea: Lanbide Heziketako titulua, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiria, edo baliokideak diren maila bereko edo goragoko tituluak. Titulu bakoitzeko 3 puntu emanen dira, eta gehienez 2 titulu baloratuko dira (deialdian sartzeko titulazioa kenduta). Tituluok espezialitate hauetakoak izanen dira (gehienez 6 puntu):
–Lanbide arlo hauetako teknikaria: Instalazioa eta Mantentze-lanak, Elektrizitatea eta Elektronika, Energia eta Ura edo Fabrikazio Mekanikoa.
–Elektromekanikako Mantentze-lanetako teknikaria, edo baliokideak (Makineriaren Instalazio eta Elektromekanikako Mantentze-lanetako teknikaria, Mantentze-lan Industrialetako teknikari laguntzailea).
–Uren Tratamendurako Sare eta Araztegietako teknikaria.
–Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria.
–Fabrikazio Mekanikoko teknikaria.
B.2. Beste titulu akademiko batzuk:
B.2.1. Baloratuko da prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana, loturarik badute deialdiko lanpostuarekin eta 50 ordu edo gehiagokoak badira: 2 puntu prestakuntza-ekintza bakoitzeko (6 puntu gehienez).
B.2.2. Titulu ofizialak, masterreko tituluak eta 3. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiriak. Titulu bakoitzeko 1,5 puntu emanen dira, eta gehienez 2 titulu baloratuko dira (gehienez 3 puntu).
Oharrak B azpiapartaturako (prestakuntza akademikoa eta etengabea):
1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.
2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.
4. Apartatu honetan baloratutako prestakuntza ekintza bakoitzaren puntuazioa 2 puntukoa izanen da gehienez.
5. Puntuazio berarekin baloratuko da parte hartzea administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza jardueretan, nahiz eta ez bete erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak. Besteak beste, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.
Oharrak B apartatu osorako:
1. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira baldin deialdiko lanpostuarekin zerikusia badute.
2. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitateaz kanpokoak. Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.
3. B apartatuaren puntuazioa ez da izanen 15 puntutik gorakoa.
C) C motako gidabaimena, indarrean (5 puntu).
OPOSIZIO-LEHIAKETARAKO DEIALDIA
MEREZIMENDUEN AURKIBIDEA
(*) Nahitaezko eremuak.
1.–HAUTAKETA PROZEDURA* | ||
Deialdiaren izena: | ||
2.–INTERESDUNAREN DATUAK* | ||
Deiturak, izena: | NANa/AIZa: | |
3.–MEREZIMENDUEN BALORAZIOA | ||
ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN EGINDAKO ZERBITZUAK | ||
Dokumentu zk. | Deskribapena | |
SARTZEKO BEHARREZKOA DEN TITULAZIOA* | ||
Deskribapena | ||
Apartatu honetan adierazi behar da deialdian sartzeko eskatzen den titulazioa. Dena den, prozesuko puntu honetan ez da horren kopiarik igorri behar. Deialdiaren oinarriekin bat, gogorarazten da deialdian sartzeko titulazioa ez dela baloratuko lehiaketaldian. | ||
BALORATU BEHARREKO TITULAZIOAK | ||
Dokumentu zk. | Deskribapena | |
PRESTAKUNTZA EKINTZAK | ||
Dokumentu zk. | Deskribapena | |
4.–MEREZIMENDUEN AGIRIAK AURKEZTEKO OHARRAK | ||
1. Aurkibide hau modu ordenatuan eginen da, aurkezten diren frogagirien arabera. Horren xedea da aurkeztutako merezimenduak zerrendatzea eta identifikatzea. Izangaiak ez du horien baloraziorik egin behar. 2. "Unibertsitateko titulazioak" apartatuko frogagiriak dokumentu bakarrean aurkeztu behar dira, pdf formatuan. Apartatu horretan zerrendatutako titulazioak jasoko dira bertan. 3. "Prestakuntza ekintzak" apartatuko frogagiriak ere, ahal dela, dokumentu bakarrean aurkeztu dira. Ezinezkoa bada, tituluak edo egiaztagiriak multzokatuko dira, eskaneatuta edo euskarri digitalean, pdf formatuan, eta 12 megatik beherako dokumentuetan. gai Ahal dela, zuri-beltzean aurkeztuko dira, bitarteko erresoluzioarekin, ahalik eta dokumentu gehien aurkezteko pdf dokumentu bakar batean. 4. Aurkibidea egin ondoren, pdf formatuan aurkeztuko da. 5. Aurkeztutako pdf-ak ez dira babestuko, akatsik egon ez dadin dokumentuak Udalaren egoitza elektronikora igotzerakoan. | ||
Behean sinatzen duen pertsonak ADIERAZTEN du, bere ardurapean, aurkibide honetan jasotako datuak egiazkoak direla, alegatutako merezimenduak frogatuta daudela erantsitako dokumentazioarekin, deialdiaren oinarrietan eskatutakoaren arabera.
Tuteran, 20.........(e)ko ........................................aren ....................(e)(a)n
Interesdunaren sinadura:
Apirilaren 27ko 2016/679 Europako Erregelamenduaren (EB) eta abenduaren 5eko 3/2018 Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren arabera, bildutako datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuko dira, eta Tuterako Udalaren titulartasuneko dagokion tratamendu-jardueran sartuko dira. Beste administrazio batzuen eskura jartzen ahalko dira, legez hala aginduta dagoenean. Datuak erabiliko dira eskabidea izapidetzeko eta Tuterako Udalaren legezko betebeharrak betetzeko, interes publikoa betetzeko edo hari emandako botere publikoak erabiltzeko. Pribatutasun-politika egoitza elektronikoan kontsulta dezakezu: https://sede.tudela.es. Interesdunak erreklamazioa aurkez dezake dagokion kontrol agintaritzaren aurrean, eta datuak eskuratzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, zuzentzeko, eramateko eta tratatzeko eskubideak erabil ditzake, eskabidea eginda Tuterako Udalean (Plaza Vieja 1, 31500, Tutera) edo posta elektronikoan (dpd@tudela.es).
III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
I. zatia (zati orokorra).
1. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: xedapen orokorrak. Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. Administrazioen arteko harremanak. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea.
2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: xedapen orokorrak. Prozeduretako interesdunak: jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
3. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
4. gaia.–Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Erregelamendu Orokorra.
5. gaia.–Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza. (1998ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa).
6. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedea. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa.
7. gaia.–/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
8. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua. Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.
II. zatia (espezifikoa).
1. gaia.–Tuterako Udalaren Ur Batzordearen ur hornidura-sareen araudi teknikoa.
2. gaia.–Ur hornidurarako hodiak. Materialak, ezaugarriak, loturak eta junturak, piezak, probak, instalazioa eta zangan nola jarri.
3. gaia.–Urez hornitzeko sare baten osagaiak. Balbulak, presioa mantentzeko balbulak eta bentosak. Suteetako ur-harguneak. Ur-harguneak eta hustubideak. Funtzioak, motak, ezaugarriak eta instalazioa.
4. gaia.–Ur hornidurarako harguneak. Diametroak, materialak, kokapena, piezak eta osagaiak.
5. gaia.–Edateko ura ponpatzea. Ponpaketa motak eta zatiak, ponpa motak, ponpaketa osatzen duten elementuak, justifikazioa, funtzionamendu kurbak, segurtasuna, mantentze-lana.
6. gaia.–Ur ponpaketa biltegi batera automatikoki egitea. Beharrezko elementuak, erregulazioa eta betetzearen kontrola. Komunikazioak. Tarifa elektrikoen arabera optimizatzea.
7. gaia.–Herri bat urez hornitzeko erabiltzen diren neurgailuak. Uraren nibela, emaria eta bolumena. Motak, instalazioak, erregistro eta komunikazioa, telekontrola eta datuen transmisioa, gainbegiratzea eta kontrola.
8. gaia.–Kontagailuak. Tipologia eta funtzionamendua. Instalatzea eta zigilatzea.
9. gaia.–Edateko uren biltegiak. Funtzioak, materialak, tipologia, osatzen duten elementuak, mantentze-lanak, garbiketa eta desinfekzioa.
10. gaia.–Ihesak ur hornidura-sareetan. Ihes motak, detektatzeko sistemak, detektatzeko tresnak.
11. gaia.–Tuterako Udalaren Ur Batzordearen ur saneamendu-sareen araudi teknikoa.
12. gaia.–Ur saneamenduko hodiak. Materialak, ezaugarriak, piezak, probak, instalazioa eta zangan nola jarri.
13. gaia.–Saneamendu-sareko eta euri uren sareko elementuak. Erregistro putzuak, hustubideak, sifoiak, gainezkabideak eta ekaitz-tangak. Definizioak, funtzioak, tipologia, ezaugarriak eta osagaiak.
14. gaia.–Ur saneamenduko harguneak. Diametroak, materialak, kokapena, trazadura, osagaiak eta piezak.
15. gaia.–Hondakin uren ponpaketa. Ponpa motak, ponpaketa osatzen duten elementuak eta horien justifikazioa, segurtasuna eta mantentze-lanak.
16. gaia.–Bide publikoko hornidura eta saneamenduko matxurak konpontzea. Jarraibideak. Materialak, erabili beharreko makineria eta tresnak, seinaleztapena eta zoladurak ordezkatzea.
17. gaia.–Oinarrizko elektrizitatea. Kaxa elektrikoak. Babesak (magnetotermikoak, diferentziala), erresistentziak, tentsioa, intentsitatea, potentzia monofasiko eta trifasikoak. Neurtzeko gailuak: amperemetroak eta voltmetroak. Maiztasun-aldagailuak.
18. gaia.–Laneko segurtasuna eta osasuna konponketa lanetan, eta mantentze-lanak eta garbiketa hornidura- eta saneamendu-sareetan. Bitarteko eta gailu zuzentzaileak. Kolektiboen eta norbanakoaren segurtasunerako bitartekoak eta gailuak. Jarraikiz Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legeari eta laneko ekipamenduaren eta norbera babesteko ekipamenduen arloko arauei.
19. gaia.–Gune konfinatuei buruzko araudia. Definizioak. Lanak eta prozedurak baimentzea, kategorien arabera. Gune konfinatuak hornidura- eta saneamendu-sareetan. Jarraikiz laneko arriskuen prebentzioaren arloko arauei eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionaleko gida teknikoei.
OHARRAK:
1. Gai-zerrenda honetako materialak hauen araberakoak izanen dira: hornidura- eta saneamendu-sareen arloko ohiko jardunbidea, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen arau teknikoak eta sektoreko agiri teknikoak (gida teknikoak, lanbide gidak eta fabrikatzaileen agiriak). Orientabide gisa, zati espezifikoko gaiak prestatzen ahal dira horniduraren eta saneamenduaren sektoreko araudi tekniko eta lanbide-giden bidez, barnean direla ura kudeatzeko enpresen agiri teknikoak, Herri Lanen Esperimentazio Azterlanen Zentroko (CEDEX) argitalpen teknikoak, AseTUBeko gidak, fabrikatzaileen agiri teknikoak eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionaleko gidak.
2. Tuterako Udalaren Ur Batzordearen erregelamendua, ordenantza eta araudi tekniko espezifikoa eskuragarri dago web-orri ofizialean: https://aguastudela.com.
3. Gai-zerrendako legeei egindako erreferentzia guztiak baloratuko dira jarraikiz deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen legediari.
Tuteran, 2026ko abuztuaren 31n.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.
Iragarkiaren kodea: L2611895
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
