2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Bertan behera uztea honako hau: deialdia, eratu daitezen izangaien bi zerrenda, elektromekanikako ofizialaren lanpostuan aritzeko
Zinegotzi ordezkariaren 2022ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez, onetsi ziren deialdi bat eta haren oinarriak, eratu daitezen, oposizioaren bidez, izangaien bi zerrenda, elektromekanikako ofizialaren lanpostuan aritzeko (C mailarekin/taldearekin parekatua), bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko.
Deialdia argitaratu zen 2022ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 29an.
Zinegotzi ordezkariaren 24. Ebazpenaren bidez (2026ko abuztuaren 31koa), bertan behera utzi da deialdi hori, ondorio guztietarako, zerbitzuaren egungo beharren arabera, ebazpenean berean jasotzen den bezala.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2026ko irailaren 2an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.
Iragarkiaren kodea: L2611894