2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
"Alkatearen 2026ko uztailaren 15eko 542. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, Martzillako Udalean aritzeko. Deialdia 2026ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean.
Honen bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara ematen da Udaleko iragarki-taulan, eta agintzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere. Bertan adieraziko da ezen, hurrengo hamar egun balioduneko epean, baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Hori guztia, jarraikiz deialdiaren 4. oinarriari eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Aginduaren 27. artikuluari (foru agindu horren bidez onesten da Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua).
Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, aurreko apartatuan zehaztutako organoak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Horrenbestez, alkateak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 27. artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz (foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua),
ERABAKITZEN DU:
Lehenengoa.–Onestea honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, Martzillako Udalean aritzeko. Honako hauek osatzen dute zerrenda:
–Onartuak:
AGUINAGA GARIJO, DAVID
ARRULA BERASTEGUI, JAVIER
PEREZ BURGOS, DANIEL
RODRIGUEZ FUERTES, M.ª PAZ
HERNANDEZ DIEZ DE ULZURRUN, M.ª TERESA
CALVO FERNANDEZ, MARTA
EZQUERRO MARIN, SANTIAGO
MORGADO DIEZ IKER
GARCÍA SEGURA DANIEL
–Baztertuak:
BELOUALI BELKACEM, EL BACHIR (A)
DEL PUERTO GOIBURU, GANIX (B)
REINARES SAIJAS, JOSE MARIA (C)
ARBIOL SANZ, FERMIN (C)
(A) Ez du aurkeztu eskola-graduaturik.
(B) NANa iraungia da.
(C) Sexu delituen ziurtagiria falta da.
Bigarrena.–Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei igortzea, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Martzillako Udalaren iragarki-taulan.
Martzillan, 2026ko irailaren 2an.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.
Iragarkiaren kodea: L2611866