190. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, irakasle funtzionarioei 2026-2027 ikasturterako behin-behineko destinoak, praktiketako destinoak eta zerbitzu-eginkizunetako destinoak telematikoki esleitzeko egintzen barruan, 2026ko abuztuan funtzionarioentzako plazen esleipen telematikoan deitutako pertsonen, eskainitako beharren eta zerbitzu eginkizunetan dauden pertsonen zerrendaren aurka.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da María Ángeles Garcia García andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela irakasle funtzionarioentzako plazen esleipen telematikoan deitutako pertsonen, eskainitako beharren eta zerbitzu-eginkizunetan dauden pertsonen zerrendaren aurka, zeina 2026ko abuztuaren 12an argitaratu baitzen irakasle funtzionarioei 2026-2027 ikasturterako behin-behineko destinoak, praktiketako destinoak eta zerbitzu-eginkizunetako destinoak telematikoki esleitzeko egintzen tramiteen fitxan.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko irailaren 8an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2612082