1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
6206E/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez handitzen baita honako deialdi honen gastua: deialdia, dirulaguntzak emateko Nafarroako toki entitateei, langabeak kontratatzeagatik, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko. DDBN kodea: 811798.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 5eko 105E/2025 Ebazpenaren bidez, 3.000.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia sektoriala. Toki entitateek kontratazioak egiteko laguntzak" izeneko 950001 96100 4609 241100 [PEP: E-24/000673-01] 2025eko partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 105E/2025 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 6.979,39 euro gehitzea Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdiari, interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko langileak kontratatzeagatik.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru dekretu horren bidez onetsi ziren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak),
EBAZTEN DUT:
1. 6.979,39 euro baimentzea Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia sektoriala. Toki entitateek kontratazioak egiteko laguntzak" izeneko 950001 96100 4609 241100 [PEP: E-24/000673-01] partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2516867