19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

25-01850 eta 25-02078 gora jotzeko errekurtsoak, kontra egiten diotenak Erronkariko Ibaxaren Mankomunitatearen araubiderako ordenantzen onespenari

Honen bidez, jakinarazten da 25-01850 eta 25-02078 gora jotzeko errekurtsoak paratu direla Nafarroako Administrazio Auzitegian, Mankomunitatearen araubiderako ordenantzen aldaketen aurka. Aldaketa horiek 2025eko martxoaren 31ko eta abuztuaren 24ko bilkuretan hartutako erabaki batzuen bidez onetsi ziren.

Era berean, interesdunak epatzen dira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), baldin beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, hamar egun balioduneko epean, epatze dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Erronkarin, 2026ko urtarrilaren 7an.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Galé.

Iragarkiaren kodea: L2600035