2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
2/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 16an, 2/2025 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2025 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Aldaketaren xehetasuna:
–GASTUAK:
- VI. kapitulua: 430.000,00 euro.
–DIRU-SARRERAK:
- VIII. kapitulua. 430.000,00 euro.
Donezteben, 2026ko urtarrilaren 9an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2600298