2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, "San Isidro" zahar-egoitzako zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Irunberriko "San Isidro" Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 22an egindako ohiko bilkuran, prezio publiko eguneratuak onetsi zituen, %2,8ko igoerarekin, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak dituztela.
Ordenantzako aldaketa hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Irunberrin, 2025eko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.
Iragarkiaren kodea: L2600046