19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 12an eginiko bilkuran, aho batez hartu zuen erabaki hau:

Lehenbizikoa.–Onestea 2026rako jaiegunen egutegia Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileendako, jarraian ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Urteko lanordu kopurua 1.592 egiazko lanordukoa izanen da, eta honela eginen da:

–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Hirugarrena.–Baliogabe deklaratzen dira, 2026an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako xedapen honetan ezarritakoak: 390/2025 Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, egutegi ofiziala ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko asteguneko jaietarako. Mankomunitateko bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2026ko lan egutegian jaso diren horietan ere.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Bortzirietako udalen iragarki-tauletan ere.

Etxalarren, 2025eko abenduaren 31n.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2600025