2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
2026rako tasak, zergak eta prezio publikoak
Ziordiko Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2026ko ekitaldirako tasak, zergak eta prezio publikoak. 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 25ean.
Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ziordian, 2026ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
ZERGA-TASAK
–Karga-tasa ezartzea hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari.
KONTRIBUZIOA | ZERGA-TASA |
Hiri-lurra | 0,28 |
Landa-lurra | 0,28 |
Larreak | 0,05 |
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIO): obra gauzatzeko aurrekontuaren %2,5.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legea orokorrean ezarritakoak (foru lege horren bidez onetsi ziren ekonomia-jardueren gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea):
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: egiazko gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gutxieneko ehunekoak.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
–Gimnasioa:
- 25,00 euro seihilekoan.
- 5 euro/txartela.
–Jarduerak:
ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
20 euro hilean ikastaroko | 30 euro hilean ikastaroko |
30 euro hilean bi ikastaroko | 40 euro hilean bi ikastaroko |
40 euro hilean hiru ikastaroko | 50 euro hilean hiru ikastaroko |
–Ludoteka:
- 20 euro hilean/4 ordu/haur bat.
- 15 euro hilean/4 ordu/haur bat baino gehiago familian.
- 15 euro hilean/2 ordu.
- Erroldatu gabeak 30 euro hilean/4 ordu/haur bat.
Erabaki hau 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat (lege horren bidez jorratu zen Administrazio Prozedura Erkidea).
Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iragarkiaren kodea: L2600265