2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 5.2. artikulua aldatzea 14. Ordenantza fiskalean (trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal zerga arautzen duen Ordenantza fiskala), eta, horrenbestez, %90eko hobaria aplikatuko zaie ibilgailu historikoei edo 25 urtetik gorako antzinatasuna dutenei.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.3 artikuluarekin.
Jendaurreko epean ez bada aurkezten espedienteari buruzko alegaziorik, behin betiko onetsita geldituko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Villatuertan, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2600033