19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

2026rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldirako udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak, baita %0,30etik %0,26ra jaistea ere lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2026rako.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian ere paratuko baita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada aurkezten espedienteari buruzko alegaziorik, behin betiko onetsita geldituko da, eta onetsitako tarifen eranskinen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Villatuertan, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2600032