2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
6/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Villatuertako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6/2025 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. eta 41.artikuluak (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Villatuertan, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2600030