19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Valtierrako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen, besteak beste, onestea zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dira indarrean.

–Obra lizentzia:

Obra berriak eta eraispenak

Aurrekontuaren %0,25

Obra txikiak edo zaharberritzeak

Aurrekontuaren %0,25

5.000,00 euro baino gutxiagoko obrak

10,00 euro, gutxienez

Galtzada okupatzea (garabiak, edukiontziak, aldamioak, eraikuntza materialak...)

1. egunetik 15. egunera bitartean: 10,00 euro egunean

15. egunetik gora: 5,00 euro egunean

–Edateko uraren horniduraren tasa:

Sareko hargunearen kuota

142,00 euro

Eskura izateko kuota edo finkoa

5,20 euro hiruhilekoan

Etxeko kontsumoa (m³)

0,700 euro/m³

Industriako kontsumoa (m³)

0,73 euro/m³

Edateko bilakatu aurreko kontsumoa (m³)

0,20 euro/m³

–Estolderia tasa:

Sarera lotzeko kuota

44,00 euro hiruhilekoan

Zerbitzuko kuota

7,30 euro hiruhilekoan

–Hilerria:

HILERRIAREN ERABILERA

6 tokiko hilobia

50,00 euro

3 tokiko hilobia

37,00 euro

Toki bateko hilobia

25,00 euro

Toki bakoitzeko, 6ko hilobian

10,00 euro

Toki bakoitzeko, 3ko hilobian

12,00 euro

HILETA ZERBITZUAK

Panteoiko gorpuzkiak lekualdatzea

100,00 euro

Beste hilerri bateko gorpuzkiak lekualdatzea

60,00 euro

Kolunbarioak saltzea

150,00 euro

Kolunbarioak mantentzea

10,00 euro

–Eremu publikoa okupatzeko tasa:

  • Merkatu txikia:
    • 5 metro linealera bitarteko saltokiak: 10,00 euro egunean.
    • 6 metro linealetik gora: 2 euro gehiago, metro lineal bakoitzeko.

Astearteren batean ezin bada saltokia jarri estatu osoan jaia delako (Eguberri eguna, urtarrilaren 1a, etab.) ez da kobratuko egun zehatz horretako tasa.

Ohiko saltokiek %25eko hobaria izanen dute.

  • Saltokiak, festetan: aplikatuko zaie inauterietan, gazteriaren jaietan, herriko jaietan eta Esperantzako Andre Mariaren jaietan jarri beharreko saltokiei.
    • 10,00 euro egunean, saltoki bakoitzeko. Gehienez 6 metro. Jaiegun guztiak ordainduko dira, eta haiek hasi aurretik.
  • Noizbehinkako postuak, zenbait egun (txurro denda eta beste batzuk): 6 euro egunean.
  • Ibiak:
    • Ibi bakoitzaren prezioa: 3 metro lineal artekoak: 90,00 euro. Metro lineal gehigarri bakoitzeko, 10,00 euro (atearen luzera, gehienez).

–Agiriak emateko eta izapidetzeko tasak:

  • Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzea: 62,00 euro bakoitza + Namainsako ordainsariak.
  • Alta, ekonomia-jardueren gaineko zergan: 20,00 euro.
  • Aldaketak, ekonomia-jardueren gaineko zergan: 0,00 euro.
  • Ikuskapenak: 50,00 euro + Namainsako ordainsariak.
  • Ziurtagiriak: 1,00 euro.
  • Konpultsak: 1,00 euro.

* Ziurtagiriak gizarte gaien kariaz eskatuz gero, gizarte-laguntzaileak eskatu beharko ditu, eta doan izanen dira.

  • Udal Artxiboko DIN-A4 fotokopiak:
    • Alde bakarretik, koloretakoa: 0,14 euro. Zuri-beltzean: 0,10 euro.
    • Bi aldeetatik, koloretakoa: 0,20 euro. Zuri-beltzean: 0,16 euro.
  • –Udal Artxiboko DIN-A3 fotokopiak: koloretakoa: 0,20 euro. Zuri-beltzean: 0,16 euro.
  • Postaz edo posta elektronikoz igortzea: 2,00 euro.
  • Udaltzaingoaren txostena, alderdi batek eskaturik: 40,00 euro.

–Zoruko aprobetxamendu berezien tasak, ostatuek terrazak paratzeagatik:

  • Martxotik urrira bitartean (biak barne):
    • Erdiguneko tabernak, 0-60 m²: 275,00 euro.
    • 60 m²-tik aurrera: 2,00 euro m²-ko.
  • Bazterraldeko tabernak eta gutxieneko tartea okupatzen dutenak:
    • 0-60 m²: 130,00 euro.
    • 60 m²-tik aurrera: 1,00 euro m²-ko.

60 m²-tik aurrera, honela kalkulatuko da zenbatekoa: eskatutako gainerako metroak biderkatuko dira metroak gehitzeagatik ezarritako tasarekin. Emaitza zati terrazaren 8 hilabeteak eginen da. Ateratzen den kopurua 60 m² arteko tasari gehituko zaio, eta handitzeko eskaera hilabete lehenago, gutxienez, eskatu behar da.

Urtearen gainerakoan (urtarrilean, otsailean, azaroan eta abenduan): 10,00 euro hilabetean.

–Familientzako eta helduentzako zinema-emanaldien eta ikuskizunen prezio publikoa.

ZINEMA ETA IKUSKIZUNAK

ALDEZ AURRETIK

TXARTELDEGIAN

Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, helduentzat

4,50 euro

5,00 euro

Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, haurrentzat (sarrera bakarra)

3,50 euro

4,00 euro

Horiek prezio orokorrak dira. Ikuskizunaren kostuaren arabera igotzen ahal dira, eta ez dira aplikatuko baldin eta diru-bilketa egiten badu ikuskizuna ematen duen konpainiak edo elkarteak.

–Musika eskolako tasak 2026-2027 ikasturtean:

  • Haur Hezkuntza:
    • Haurtzaindegi musikala: 15,00 euro hilean (45 minutuko saio bat astean).
    • Haurrentzako Musika Hizkuntzako 1. maila: 25,00 euro hilean (ordubeteko 2 saio astean).
  • Musika Tresnaren Hezkuntza:
    • Instrumentu Zikloa: 2. ikasmailatik 6.era arteko ikasleak.
    • (astean – Musika Tresna, 30 min; Musika Hizkuntza, 2 h; Haurren Abesbatza, 1 h; eta Txikien Banda 1 h): 35 euro hilean.
    • Musika Informatika: (astean – Musika Tresna, 30 min; Musika Hizkuntza, 2 h; eta Txikien Banda 1 h): 35 euro hilean.
    • Kontserbatorioko ikasketa profesionaletara sartzeko probak prestatzea: (astean - Musika Tresna, 45 min; Musika Hizkuntza, 2 h; eta Txikien Banda 1 h): 40 euro hilean.

* Musika tresna guztiak bateratzen dira, bereizi gabe bandakoak diren edo ez.

  • Helduak:
    • Helduentzako Musika Hizkuntza bakarrik (ordubete eta erdiko saio bat astean): 25,00 euro hilean.
    • Helduentzako Musika Tresna eta Musika Hizkuntza (astean – Musika Tresna, 30 min; eta ordubete eta erdiko saio bat): 35 euro hilean.
    • Helduentzako Abesbatza: 25,00 euro hilean.
  • Instrumentu Praktika:
    • Musika Tresna: 25 euro hilean (30 minutuko saio bat astean).
    • Musika Tresna (45 min): 37,5 euro hilean (45 minutuko saio bat astean).
    • 2. Musika Tresna: 18 euro hilean (30 minutuko saio bat astean).
  • Hobariak:
    • %100eko hobaria honako hauetako batekoak diren ikasleentzat: udal musika-banda, Virgen de Nieva abesbatza edo Valtierrako gaita-jotzaileen taldea.

Hobaria baliatzeko, ezin hobeto aprobetxatu behar dira eskolak eta entseguak, eta nahitaezkoa izanen da horietara joatea. Behar bezala justifikatu beharko da joaterik ez izatea.

Zuzendariak edo talde hobaridun bakoitzaren arduradunak kontrolatuko du bertaratzea eta aprobetxamendu ona. Horren berri eman beharko zaio hilero Musika Eskolako zuzendaritzari.

Ikasleek hobaria galduko dute baldin eta ez badituzte eskolak eta entseguak aprobetxatzen edo ez badira horietara bertaratzen. Hobaria hilero aplikatuko da.

  • Familia ugariek %20ko hobaria izanen dute. Frogagiria atxiki beharko da.
  • %10eko hobaria: familia-unitateko bigarren kidea.
  • %15eko hobaria: familia-unitateko hirugarren kidea eta hurrengoak.

–Igerilekuak, kiroldegia eta padel pistak erabiltzeko tasak:

IGERILEKUAK

KIROLDEGIA

IGERILEKUA / KIROLDEGIA

HIRU HILEKO
TASA

HILEKO
TASAK

Kiroldegia

Kiroldegia

5 URTETIK BEHERAKOAK

0,00 euro

0,00 euro

0,00 euro

0,00 euro

0,00 euro

6 ETA 17 URTE BITARTEKOAK

35,00 euro

65,00 euro

90,00 euro

24,00 euro

8,50 euro

18 ETA 65 URTE BITARTEKOAK

63,00 euro

80,00 euro

128,70 euro

30,00 euro

10,00 euro

65 URTETIK GORAKOAK ETA PENTSIODUNAK

40,00 euro

45,00 euro

81,00

19,00 euro

6,00 euro

2 KIDE

X

104,00 euro

X

35,00 euro

13,00 euro

3 KIDE

X

116,00 euro

X

39,00 euro

14,50 euro

4 KIDE

X

127,00 euro

X

42,00 euro

16,00 euro

5 KIDE

X

141,00 euro

X

47,00 euro

18,00 euro

6 KIDE ETA GEHIAGO

X

12 euro + pertsona

X

3 euro + pertsona

3 euro + pertsona

IGERILEKUAK

KIROLDEGIA

PADEL PISTA

SARRERA OROKORRA

X

6 euro egunean

X

EGUN OSOKO SARRERA HELDUENTZAT (16 URTETIK GORAKOAK)

6 euro egunean

X

X

ARRATSALDEKO SARRERA HELDUENTZAT (16 URTETIK GORAKOAK)

4 euro egunean

X

X

EGUN OSOKO SARRERA HAURRENTZAT (16 URTETIK BEHERAKOAK)

3,5 euro egunean

X

X

ARRATSALDEKO SARRERA HAURRENTZAT (16 URTETIK BEHERAKOAK)

2,5 euro egunean

X

X

PISTAREN ALOKAIRUA

X

35 euro/ordu

10 euro/ordu

ELKARTE, KOLEKTIBO ETA ENPRESEK ANTOLATUTAKO IKASTAROAK

X

15 euro/ordu

X

PARTIKULARREK PISTA ALOKATZEA IKASTAROETARAKO

5 euro ordu bakoitzeko (gehienez 5 h/egun, astelehenetik ostiralera)

Igerilekuen tasan %25eko deskontua aplikatuko zaie familia ugariei eta %65etik gorako desgaitasuna dutenei, sasoiko abonuetan.

–Leizeak erabiltzeko kanona:

0 m²-tik 30 m²-ra

44,00 euro

30 m²-tik 40 m²-ra

50,00 euro

40 m²-tik 50 m²-ra

56,00 euro

50 m²-tik 60 m²-ra

65,00 euro

60 m²-tik 70 m²-ra

72,00 euro

70 m²-tik 80 m²-ra

77,00 euro

80 m²-tik 90 m²-ra

84,00 euro

90 m²-tik 100 m²-ra

89,00 euro

100 m²-tik 110 m²-ra

97,00 euro

Piperoak

95,00 euro

Etxeak

119,00 euro

Leizeak turismo erabilerarako

135,00 euro

–Herriko telebistaren bideoen kopiak:

2 ordu artekoak

10,00 euro emanaldi edo klip bakoitzeko

Jaietako DVDa

33,00 euro

–Kultura etxearen erabilera:

  • Kategoriak:
    • 1. Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.
    • 2. Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babesten baditu (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda): 0,00 euro.

* Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10,00 euro/ordu gehituta astelehenetik ortziralera eta 15,00 euro/ordu gehituta larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.

  • 3. Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta irabazi-asmorik gabeko antzeko beste entitate batzuk, izaera sozialik ez dutenak, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6,00 euro/ordu.
  • 4. Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo gauzatutako jarduerak: 12,00 euro/ordu.
  • 5. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, baldin 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21,00 euro hilean, eta gehienez ere 4 ordu astean.
  • 6. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30,00 euro hilean, eta gehienez ere 4 ordu astean.

* Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10,00 euro/ordu gehituta astelehenetik ortziralera eta 15,00 euro/ordu gehituta larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.

–Erabilera anitzeko pabiloia erabiltzea:

1. Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste administrazio publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak. 0 euro.

2. Udalak antolaturiko ikuskizun publikoen ospakizunetan barra-zerbitzua aprobetxatzeko, Udalak eginen du urteko enkanterako deialdia, zerbitzu-emakida gisa.

3. Elkarte edo entitateek antolaturiko ekitaldiengatik 300 euro ordainduko dira, eta eskatzailearen kontura izanen da ekitaldiaren ondoren instalazioa garbitzea, edo 500 euro, eskatzaileak aukeratzen badu Udalak egitea ondorengo garbiketa.

Aurreko zenbatekoei 200 euro gehituko zaizkie fidantza gisa. Fidantza itzultzeko, aintzat hartuko da erreserba egin ondoren instalazioa zein baldintzatan entregatzen den; hau da, kalterik ez duen. Nolanahi ere, eskatzailearen kontura izanen da kalte horiek konpontzea.

Tasa eta fidantza ordaintzetik salbuetsita egonen dira Valtierrako Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatuta duten irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateak, sustaturiko jarduerak irabazi ekonomikorik lortzen ez badu.

–Udaletxeko aretoak erabiltzea:

  • Kategoriak:
    • 1. Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.
    • 2. Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda). Giltzaren fidantza besterik ez da kobratuko: 0,00 euro.
    • 3. Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta irabazi-asmorik gabeko antzeko beste entitate batzuk, izaera sozialik ez dutenak, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 12,00 euro/ordu.
    • 4. Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo gauzatutako jarduerak: 24,00 euro/ordu.
    • 5. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 42,00 euro hilean, eta gehienez ere 4 ordu astean.
    • 6. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 60,00 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean.

* Fidantza, udaletxeko giltzagatik: 20,00 euro.

–Zentro zibikoa erabiltzea:

  • Kategoriak:
    • 1. Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste administrazio publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak. 0,00 euro.
    • 2. Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira (Valtierrako taldeen eta elkarteen zerrenda). Gizarte arloko eta irabazi-asmorik gabeko elkarteen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Fidantza besterik ez da kobratuko (20,00 euro): 0,00 euro.

Aretoa erabiltzeko baimena 2 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, beste 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.

  • 3. Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta irabazi-asmorik gabeko antzeko beste entitate batzuk, izaera sozialik ez dutenak, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6,00 euro/ordu, gehi 20 euroko fidantza.

Aretoa erabiltzeko baimena 2 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, beste 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.

  • 4. Irabazi-asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo gauzatutako jarduerak: 25,00 euro ordu bakoitzeko, gehi 20,00 euroko fidantza, aretoak nola gelditzen diren egiaztatu ondoren itzuliko direnak. Lehenbiziko solairuko sukaldea erabiltzen bada: beste 15,00 euro.

Aretoa erabiltzeko baimena 2 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan. Ordutegi zabalagoa eskatuz gero, ordu gehigarri bakoitzaren prezioa 30 euro izanen da, eta beste 20 euro eman beharko dira fidantzan, luzatutako ordu bakoitzeko.

  • 5. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 1. eta 2. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21,00 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; beste 1,00 euro ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko gehi 20 euroko fidantza.

Aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan.

  • 6. Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30,00 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; beste 1,00 euro ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko gehi 20 euroko fidantza.

Aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan.

  • 7. Askotariko ospakizun partikularrak: 100,00 euro 3 ordurako. Lehenbiziko solairuko sukaldea erabiltzen bada: beste 15,00 euro.

Kasu zehatz honetan Udalaren kargura izanen da garbiketa, eta ikusten bada badirela kalteak tresnetan edo altzarietan, edo zerbait ebatsi dela, edo hautsi egin direla ontziak, ikus-entzunezko ekipoak nahiz bestelako tresna elektriko edo elektronikoak, eta frogatzen bada ospakizun horretan gertatu direla horiek, gela erreserbatu zuenak ordaindu beharko ditu konponketen kostuak edo tresnak berriz erosteko kostuak.

Aretoa erabiltzeko baimena 3 ordukoa izanen da gehienez ere, eta aretoa, bertako objektuak eta sarbideak egoera perfektuan utzi behar dira etorriko diren erabiltzaileentzat. Instalazioko beste alde edo osagarri batzuk erabiltzea eskatuz gero, idatziz jasoko da eskabidean, eta haiek ere egoera perfektuan utzi behar dira eskatutako gehieneko erabilera-denbora bukatutakoan. Ordu gehiago eskatuz gero, ordu gehigarri bakoitzaren prezioa 50 euro izanen da.

Erreserba hurrenkerari dagokionez, lehentasuna emanen dute udal bulegoetan aurkeztutako eskabidearen datak eta sarrera zenbakiak.

Udalak nahiz edozein partikular, elkarte edo taldek ikuskizun bat antolatzen badu, badago aukera sarrera kobratzeko; ikuskizunaren sustatzaileak izanen du kudeaketaren ardura; orobat, haren ardura izanen da sarrerak kobratzea eta aretoa erabiltzeko baldintza hoberenetan uztea.

–Udalak antolatutako ikastaroak:

Ikastaro bakoitzaren prezioak finkatuko dira hura egiteko erabakitzen denean, kontuan harturik parte-hartzaileen gutxieneko ratioa eta zerbitzuaren kostuaren %80.

Kiroldegian egiten diren ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa izanen da bertan abonaturik egotea; bestela, ikastaroaren prezioaz gain, ordaindu beharko du kiroldegiko hiruhilekoko abonamenduaren prezioaren %80.

2026. urterako, prezio bereziak onesten dira kiroldegian egiten den ikastaro batean baino gehiagotan izena ematen duten abonatuentzat, eta %50eko deskontua egiten da bigarren ikastaroan eta hurrengoetan.

Ikastaroetara izena eman dezakete hiru hilabeteka, bi hilabeteka eta hilabeteka. Lehentasuna izanen dute hiru hilabeteka izena emandakoek.

Bi hilabetekako eta hilabetekako ikastaroaren prezioa kalkulatuko da %30eko igoera eginez hiru hilabeteko prezioa zati hiru egitetik ateratzen den zenbatekoari.

–Herri-lurretako aprobetxamenduen kanona:

Aprobetxamendua indarrean dagoen bitartean.

Aurreko urteko prezio bera izanen da, baina Nafarroako KPIaren (kontsumoko prezioen indizea) arabera igota, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

–Zerga-tasak:

  • Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (%0,1-%0,5): %0,343.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: (%2-%5): %4,50.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga (1-1,4 arteko errekargua): 1,4.
  • –Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga - gainbalioa- (%8-%25): %15.

Gainbalioaren gaineko zergaren koefizienteetarako, joko dugu 2/1995 Foru Legera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen 19/2017 Foru Legearen bidez; 19/2017 Foru Legeak koefiziente horiek eguneratu ditu.

Erabaki hau 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2516978