19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Kontribuzioaren hobarirako ordenantza fiskal orokorrean. Hasierako onespena

Honen bidez jakinarazten da Eguesibarko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea aldaketa egitea Lurraren kontribuzioaren zergaren kuotan hobaria ezartzeko ordenantza fiskal orokorrean, kasu hauetan: kasuko etxebizitza ohiko bizilekua baldin bada familia ugari edo familia gurasobakar diren edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboentzat, eta, orobat, zergadunek kotizazio gabeko pentsioak badituzte eta errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen badute.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea. Hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egiten ahalko dituzte egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Sarrigurenen, 2026ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2600011