2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Esleipena, enkante bidez, 3 herri-larre edo bazkalekuren aprobetxamenduarena
Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 16an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen: Esleipena, enkante bidez, Tuterako 3 herri-larre edo bazkalekuren aprobetxamenduarena.
Lehena.–Hasiera ematea udal-jabegoko 3 bazkalekuren aprobetxamendua enkante publikoaren bidez esleitzeko prozedurari. Onartutako larre-balorazioaren %90 izango da esleipen-prezioa.
Bigarrena.–Onestea Tuterako Udalaren larre-aprobetxamenduaren esleipena arautzen duen baldintza-agiria, eta aprobetxamenduaz gozatzeko 8 urteko epea ezartzea.
Hirugarrena.–15 egun naturaleko epea ezartzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eskaera egin dezaten interesa duten herritarrek, baldin betetzen badituzte Herri-larreak arautzen dituen ordenantzako baldintzak.
Laugarrena.–Erabaki hau interesdunei, idazkariari eta kontu-hartzaileari helaraztea.
Tuteran, 2026ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2600614