2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
Boilurren aprobetxamendua. Enkante publikoa, ahozko posturen bidez
2025eko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 28an, argitaratu zen eskaera bat, Torralba del Rioko Udalak egina, boilurraren aprobetxamendurako, herritarrentzako zuzeneko adjudikazio bidez.
Bizilagun bakar batek ere ez zuenez adierazi ezarritako epean aprobetxamendu hori bereganatu nahi zuenik, Torralbako Udalak, baldintza-agirian ezarritakoaren arabera, jendaurreko enkante bat eginen du ahozko posturen bidez, aprobetxamendu hori errentan emateko. Enkantea 2026ko otsailaren 5ean izanen da, ostegunean.
a) Enkanteak sesteoa izanen du.
b) Gora jotzeko postura 50 eurokoa izanen da.
c) Hasierako prezioa 350 euro da, urtean.
d) Aprobetxamenduaren prezioa sasoi bakoitza hasi baino lehen ordaindu beharko da, hau da, azaroaren 1a baino lehen. Prezio hori urtero handituko da, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako ezartzen duen KPIaren arabera, aurreko urte osoari dagokionaren arabera, alegia.
e) Denboraldi bakoitzeko abendutik otsailera arteko hilabeteetan –biak barne– baino ezin izanen da boilurra atera.
f) Adjudikazioa zortzi urterako izanen da.
g) Adjudikazio-hartzaileak fidantza jarri beharko du Udalaren esku, eskatzen zaionetik 15 eguneko epean; fidantzaren zenbatekoa izanen da 8 urteko adjudikazio aldiaren guztirako zenbatekoaren %5ekoa, eta fidantza hori KPIarekin eguneratzen ahalko da Udalak egoki irizten badio.
Torralba del Rion, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Silvia Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2600452