2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ikuskizunak eta josteta jarduerak. Txikiparka tabernarekin
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Vanesa Alejandra Jiménez Serrano.
Jarduera: ikuskizunak eta josteta jarduerak, bat etorriz irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuarekin (haren bidez establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi zen).
Tokia: 1. poligonoko 217. lurzatia, Sartaguda. Nafarroa.
Sartagudan, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2600202