19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 40. lurzatian. Behin betiko onespena

2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an, iragarki bat argitaratu zen, hasiera batez onesten zuena hiri-jarduketarako plan berezi bat Orontzeko 1. poligonoko 40. lurzatian, Elena Bilbao Diéguezek eta Miguel Angel García Pérezek sustatua. Jendaurreko epean ez zuenez inork alegaziorik aurkeztu, 2025eko abenduaren 18an egin bilkuran erabaki zen behin betiko onestea Orontzeko 1. poligonoko 40. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak xedatzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orontzen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkateordea, Silvia Pena Lorente.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2516929