19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Propano gaserako biltegia, hotel baterako

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak).

Sustatzailea: Jacar Logística SL.

Jarduera: propano gaserako biltegia instalatzea, Puerta de Irati hotelerako.

Tokia: Zatalarrañas kalea 2, behea (2. poligonoko 625. lurzatia).

Otsagabian, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.

Iragarkiaren kodea: L2600291