2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 767., 769. eta 770. lurzatietan. Behin betiko onespena
Milagroko Udaleko osoko bilkurak, 2025eko abenduaren 18an, hasiera batez onetsi zuen Milagroko 1. poligonoko 767., 769. eta 770. lurzatietarako xehetasun-azterketa. Álvaro Pereira Jiménezek eta María Alejandra Estañan Ortegak sustatu dute, eta haren bidez lerrokadurak aldatu nahi dira, hiru lurzatiak elkartzeko jarduketa bati egokitzeko.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Milagron, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2516909