2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onarpena
Lakuntzako Udalak, 2025eko abenduaren 12ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Aditzera emanen da, orok jakin dezan.
Lakuntzan, 2025eko abenduaren 31n.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2517369