2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Igantziko Udalak tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betez. Argitara ematen da espedientea udal bulegoan egonen dela jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.
Barrutian sartu beharreko mugartea: Igantziko udal-mugartea.
Igantzin, 2026ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2600019