2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Udal Plan Orokorrean egindako aldaketa egituratzailearen araudia (7. poligonoko 108. lurzatia)
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren 2025eko abenduaren 10ko 170E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Udal Plan Orokorra 7. poligonoko 108. lurzatiari dagokionez aldatzeko espedientea, Ion Ander Lizarraga Lizarragak sustatuta.
Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ergoienean, 2026ko urtarrilaren 14an.–Alkatetza, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Araudi onetsia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2600482