2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI
2026rako karga-tasak
Udalak osoko bilkuran eta aho batez erabaki du ondotik azaltzen dena, jarraikiz martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):
1.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:
–Kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,22 izanen da.
–%1,15eko karga-tasa aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.
–%3,50eko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.
–%10,00eko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.
2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxarrin, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, José María Odériz Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2600217