2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2025eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cascanteko Udalaren 2025eko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa.
Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hartara, behin betiko onetsi da 2025eko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.
Cascanten, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
BERRITIK SORTZEN DIREN LANPOSTUAK |
LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDEA | SARBIDEA | LANALDIA (ehunekoa) | OSAGARRIAK |
Prestasunekoa / lanaldia luzatzekoa | Lanpostukoa | Nekagarritasunekoa / arrisku berezikoa |
Zerbitzu anitzetako peoia, ehorzlea | D | Lan-kontratuduna | Oposizioa | 100 | %10,00 | %17,00 | %8,5 |
Gazteen kirolaren eta jardueren koordinatzailea | B | Lan-kontratuduna | Oposizioa | 100 | %10,00 | %13,00 | |
Kultura jardueren koordinatzailea | C | Lan-kontratuduna | Oposizioa | 60,30 | %10 | %20,00 | |
Udal eraikinen eta instalazioen mantentze-lanetako ofiziala | C | Lan-kontratuduna | Oposizioa | 100 | | 23 | 8,5 |
AMORTIZATZEN DIREN LANPOSTUAK |
LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDEA | LANALDIA | OSAGARRIAK |
Lanpostukoa |
Zerbitzu anitzetako peoia | E | Lan-kontratuduna | 100 | 4,77 |
Iragarkiaren kodea: L2600319