19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2025/1etik 2025/8ra bitarteko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egindako bileran, hasiera batez onartu zituen 2025/1, 2025/2, 2025/3, 2025/4, 2025/5, 2025/6, 2025/7 eta 2025/8 aurrekontu-aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).

Basaburuan, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2600022