2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZUELO
2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Azueloko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, aurreko paragrafoan xedatutako aldian ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.
Azuelon, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.
Iragarkiaren kodea: L2600310