2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Arantzako Udalak, 2025eko urriaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, hasierako onespena eman zion, aho batez, Arantzako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari.
Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, 2025eko azaroaren 18ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaraturik, bai eta Arantzako Udalaren iragarki-taulan ere, eta epe horretan inor ez du alegaziorik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin, behi betiko onetsi da herri-lurren ordenantzaren aldaketa.
Hori guztia argitaratzen da.
Arantzan, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
–Aldatutako testua:
Ondorengo artikuluak honela idatzita geratuko dira:
TARIFAK
e) NPBko dirulaguntza (PAC) deklaratzeko esleituriko lurra:
–Orokorrean: 3 euro/ha.
–Gizarte Segurantzan, nekazaritza arloan jarduten duten norberaren konturako langileentzako sistema berezian altan daudenak: 0 euro.
f) Egur loteak:
–60 euro/egur loteko.
Iragarkiaren kodea: L2600235