19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2026ko ekitaldirako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan eta aipatutako legeetan ezarritakoa bete beharrez.

Arakilen, 2026ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2600207