19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Abaigarko Udalak 2025eko abenduaren 12an egin bilkuran erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste dutenek eska dezaten bazkaleku eta herri-larreen aprobetxamendua, herritarrendako adjudikazioaren bitartez . Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, Abaigarko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan aipatzen direnak.

Abaigarren, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Álvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2600012