19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARESO

Deialdia, izangaien zerrenda bat osa dadin, administrari-ofizialen lanpostuetarako aldi baterako kontrataziorako

Aresoko Udalak, Kudeaketa Batzordeko buruak 2026ko urtarrilaren 19an emandako 4. Ebazpenaren bidez, onetsi ziren deialdi honen oinarri arautzaileak: deialdia, izangaien zerrenda bat osa dadin, aldi baterako kontrataziorako, ari daitezen Aresoko Udalaren zerbitzuan, administrari-ofizialaren lanpostuan.

Eskabideak aurkezteko, hamabost egun naturaleko epea egonen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren testu osoa eta haren oinarriak eta eranskinak eskuragarri daude egoitza elektronikoan (https://egoitzaelektronikoa.areso.eus/) eta Aresoko Udalaren bulegoetan (Eliz bidea z.g., Areso).

Areson, 2026ko urtarrilaren 9an.–Kudeaketa Batzordeko burua, María Beatriz Muro Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2600663