19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko berdintasuneko teknikariaren plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2025eko urriaren 27ko 541. Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin berdintasuneko teknikariaren plaza bat, Altsasuko Udalaren zerbitzukoa.

Oinarri horiek 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 13koan.

Alkateak, 2025eko abenduaren 12an emandako 1928. Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen, eta hamar egun balioduneko epea ireki zuen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, erreklamazioak aurkezteko eta, hala gertatu denean, egindako akatsak zuzentzeko.

Behin eskabideetan zuzenketak eginda, eta deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten da, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzen da, eta probak egiteko eguna zehazten.

Azaldutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Altsasuko Udalaren zerbitzuko berdintasuneko teknikariaren plaza bat. Hona hemen:

–Onartuak:

AMAIA ABUCIDE AYLAGAS

NEREA ARANA BAZTAN

ITZIAR BARTOLOMÉ ARAMBURUZABALA

AMAIA CUESTA ARBELAITZ

ARIANE ECHEVERRIA SAMPEDRO

MAITE ELIZONDO SAN MARTIN

IÑIGO FERNÁNDEZ DE MARTICORENA RODRÍGUEZ

NAIA IRATI GAMBRA GARCÍA

KATTALIN ANNE GOIKOETXEA LASA

NAGORE HUEGUN IBARBIA

MARIA ÁNGELES MENDIOLA BARANDALLA

ARANTZA ORDOÑEZ MARIA

IXAXI PÉREZ FERNÁNDEZ

EIDER MAITANE PEREZ DE HEREDIA GOÑI

AIZAGA ZEBERIO PETRIATI

–Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea. Honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Javier Ollo Martínez, Altsasuko alkatea.

–Epaimahaikideak:

  • Amaia Paz Vallejo, Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko berdintasuneko teknikaria.
  • Iruña Martinez Lorea, Barañaingo Udaleko berdintasuneko teknikaria.
  • Maite Celaya Irigoyen, funtzionarioen ordezkaritzak izendatua.

–Idazkaria: Isaac Valencia Alzueta, Altsasuko Udaleko idazkaria.

3. Oposizioaldiko lehen ariketa (proba teorikoa) egiteko eguna zehaztea: 2026ko urtarrilaren 30ean eginen da, 09:00etan, Altsasuko (Nafarroa) Intxostiapunta Gaztegunean (Burunda kalea 1).

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren web-fitxan eta Altsasuko Udalaren egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea.

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Altsasun, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2600344