1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko irailaren 2an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 0810.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100810 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra: finka: 9210, Tafallakoa.
CRU/Idufir zenbakia: 31016000206472.
Hiri-finka: eskaileratik igo eta lehen solairuko eskuinaldean dagoen etxebizitzak osatzen du finka. Honako hauek osatzen dute: hiru logela, sukaldea, komuna, banaketa-korridorea eta deskarga-gela; logela horietatik bik eta sukaldeak leihoak dituzte etxebizitza kokatzen den kalera; eta beste gela bat komunean, etxeko patiora ematen duten leihoak dituena. Horrek guztiak berrogeita hamar metro koadro inguruko azalera du, eta, gainera, eskorta bat beheko solairuan, estalki txiki bat duena, zeinak gutxi gorabehera hogeita hemezortzi metro koadroko azalera baitu, Primicia kaleko hamabigarren zenbakia duen etxe batean (gaur egun 8 zenbakia du). Ehuneko hogeita hamarreko partaidetza-kuota esleitzen zaio higiezinaren elementu komunen guztizko balioan.
Katastrokoa: Tafallan:
- 207. lurzatia, 34. poligonoa, 1. azpieremua, 2. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002073412MJ.
- 207. lurzatia, 34. poligonoa, 1. azpieremua, 6. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002073416RZ.
- 207. lurzatia, 34. poligonoa, 1. azpieremua, 7. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002073417TX.
- 207. lurzatia, 34. poligonoa, 1. azpieremua, 9. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002073419UQ.
- 207. lurzatia, 34. poligonoa, 1. azpieremua, 10. hiri-unitatea. Hiri-ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002073420TX.
Lokalizazio kodeak (*) Helbidea edo parajea.
Azalerak (m²) Printzipala Komuna Erabilera, destinoa edo labore mota.
34 207 1 2 Primicia kalea 8, 1.a D 85,00 5,88 Etxebizitza.
34 207 1 6 Primicia kalea, 8, behea 29,00 2,00 Erabili gabeko etxabea.
34 207 1 7 Primicia kalea, 8, behea 41,00 2,83 Erabili gabeko etxabea.
34 207 1 9 Primicia kalea 8, behea 22,00 Zoladura.
34 207 1 10 Primicia kalea 8, behea 5,00 Eraikin txikia.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 12an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2600370