19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

84/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 18ko 59/2025 FORU AGINDUA, zeinaren bidez onesten baita 2025eko martxoan eta maiatzean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko euriteek kaltetutako udalerrien zerrenda, eta zehazten baitira kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga-salbuespenak eta haiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak, haren xedean sartzen direla 2025eko uztailaren 11n, 12an eta 13an izandako ezohiko euriteak ere.

Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legeak laguntza eta onurak ezartzen ditu uholdeek, haizete indartsuek eta beste fenomeno natural batzuek kaltetutako pertsona fisiko eta juridikoentzat, eta, 2. artikuluan zehazten duenez, Nafarroako Gobernuan dagokion unean eskumena duen departamentuak foru-agindu baten bidez prestatuko du udal eta herritar kaltetuen zerrenda, izaten ahal dituzten laguntzekin batera. Orobat, 3. artikuluan ezartzen du foru-agindu horretan zehaztuko direla foru-legean aurreikusitako laguntzen edo konpentsazioen eskaerak aurkezteko epeak, betebeharrak eta baldintzak. Gobernu Kontseiluak berretsi beharko du foru-agindu hori, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

Abuztuaren 18ko 59/2025 Foru Agindu horren bidez, zeina Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana baita, onesten da 2025eko martxoan eta maiatzean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko euriteek kaltetutako udalerrien zerrenda, eta zehazten dira kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga-salbuespenak eta haiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak. Aipatutako foru-aginduaren 1. atalean onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean 2025eko martxoan eta maiatzean izandako ohiz kanpoko euriteek ukitutako udalerrien zerrenda, urriaren 30eko 11/2009 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

Uztailean ere izan ziren uholde-euriteak, konbekzio-ekaitzen eraginez, eta gorabehera handi samarrak eragin zituzten.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintzaren, Azterlanen eta Uraren Ziklo Osoaren Atalak txosten bat egin zuen 2025eko azaroaren 11n, eta honako hau adierazi zuen:

–2025eko uztailaren 11n, 12an eta 13an, uholde-euriteak izan ziren, konbekzio-ekaitzen eraginez, eta kalte handienak Monteagudon, Tebas-Muru Artederretan eta Lana ibarrean (Gastiainen) izan ziren.

–2025eko uztailaren 11n eta 12an, mesoeskalako konbekzio-sistema bat erregistratu zen Nafarroan eta Aragoin, eta ekaitz-familia oso bizi bat sortu zuen eremuka. Aparatu elektriko ugari ere izan zen, eta, ondorioz, hogeita hamar bat esku-hartze izan ziren Nafarroan uztailaren 11n, oinazturek landareetan eragindako suteek, zuhaitzen, txintxorren, teilen eta beste elementu batzuen erorketek eta trenbideko eta AP-15eko etenenek eraginda. Nafarroako prezipitaziorik handiena Monteagudo inguruan izan zen; kalteak eragin zituen, eta hori aztertzen da txosten honetan.

–2025eko uztailaren 13an (igandea), konbekzio-ekaitz txiki bat izan zen, kazkabarrarekin, Nafarroako erdialdean. Mendebaldetik ekialdera egin zuen, eta maximoa Muru Artederreta, Arrizabalaga eta Tebas inguruan izan zen; Lizarrerrian ere gogor jo zuen, baina intentsitate txikixeagoarekin. Muru Artederreta inguruan, gorabeherak izan ziren N-121 eta AP-15 errepideetan, ur-putzuak sortu ziren Arrizabalagan eta beste herri batzuetan, eta zuhaitzak eta adarrak erori ziren, teilatuak, autoak, lorategiak eta bideak hondatu ziren, eta argi-eten batzuk ere izan ziren. Nafarroan, prezipitaziorik handiena Tebas-Muru Artederreta inguruan izan zen, eta hori bat dator udalak uztailaren 14ko 2025/964457 instantziaren bidez emandako datuekin. Halaber, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari Gastiaingo Kontzejuko (Lana) bideetan izandako kalteen berri eman zaio. Kalteak izan dituztela jakinarazi duten bi gune horiek aztertzen dira txosten horretan.

–Txosten horretan ondorioztatzen da aparteko gertaerak direla aipatutako guztiak.

Gainera, espedientean jasota dago Larrialdien, Prebentzioaren eta Babes Zibilaren Zerbitzuak 2025eko azaroaren 19an egindako txostena. Txosten horretan egiaztatzen da 2025eko uztailaren 11, 12a eta 13a konplikatuak izan zirela fenomeno meteorologikoen ondorioz: uztailaren 11n (ostirala) goi-geruzetako depresio isolatu bat iritsi zen, eta AEMETen abisu laranjak izan ziren euriteengatik eta ekaitzengatik; horiek guztiak hilaren 12ra (larunbata) eta, espero ez zela, 13ra (igandea) luzatu ziren; ondorioz, gorabeherak izan ziren haize-bolada gogorrek, zuhaitz-erorketek eta kazkabarrak eraginda (etenak AP-15ean, trenbide-sarean eta beste komunikazio-bide batzuetan), bai hilaren 11n eta bai 13an.

Espedientean jasota dago, halaber, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, 2025eko azaroaren 20koa. Txosten horretan jasotzen da bai Gastiaingo Kontzejuak (Lana) bai Monteagudoko Udalak (biei eragin zieten gorabehera hauek) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari jakinarazi dizkiotela gorabeherek eragindako kalteak. Kasu batzuetan, kalteen aurretiazko balorazioa egin da, eta jakinarazi da konponketa batzuk urgentziaz egin behar direla kaltetutako guneetako sarbidea eta hustubidea egoki mantentzeko.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak du eskumena gai honetan, kontuan hartuz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan ezarritakoa.

Ondorioz, espedientean dauden txostenak ikusita, bidezkoa da abuztuaren 18ko 59/2025 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez onesten da 2025eko martxoan eta maiatzean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko euriteek kaltetutako udalerrien zerrenda, eta zehazten dira kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga-salbuespenak eta haiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak, haren xedean sartzen direla 2025eko uztailaren 11n, 12an eta 13an izandako ezohiko euriteak ere, adierazitako egunetan izan ziren eta azaldu diren fenomenoen ondorioz udalerri horietan izandako kalteak arintzeko Nafarroako Gobernuaren aparteko laguntzak aplikatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak aplikatuz, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuari dagokionez,

HONAKO HAU AGINTZEN DUT:

1. 59/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 18koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, aldatzea. Haren bidez onesten da 2025eko martxoan eta maiatzean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko euriteek kaltetutako udalerrien zerrenda, eta zehazten dira kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga-salbuespenak eta haiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak, haren xedean sartzen direla 2025eko uztailaren 11n, 12an eta 13an izandako ezohiko euriteak ere.

2. Izenburua aldatzea eta honela idatzita uztea:

59/2025 Foru Agindua, abuztuaren 18koa, zeinaren bidez onesten baita 2025eko martxoan, maiatzean eta uztailean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko euriteek kaltetutako udalerrien zerrenda, eta zehazten baitira kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga-salbuespenak eta haiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak.

3. 1. artikulua aldatzea da eta honela idatzita uztea:

"Onestea 2025eko martxoan, maiatzean eta uztailean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko euriteek kaltetutako udalerriak jasotzen dituen zerrenda, zehazki Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Toki Azpiegituren Zerbitzuari kalteak deklaratu dizkiotenena, 2025eko uztailaren 2ko eta 14ko txostenen arabera 2025eko martxoko eta maiatzeko gertaeretarako eta 2025eko azaroaren 11ko eta 20ko txostenen arabera 2025eko uztaileko gertaeretarako, eta Babes Zibilarekin lotuta kalteak direla-eta esku-hartzeak izan dituztenena, 2025eko uztailaren 15eko eta azaroaren 19ko txostenaren arabera. Udalerri hauek dira:

Aguilar Kodes, Aras, Cabredo, Eslaba, Genevilla, Iturmendi, Lana, Lapoblación-Meano, Monteagudo, Puiu, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta eta Torralba del Río".

4. Foru-agindu hau Nafarroako Gobernuak egiten duen lehenengo bilkuran aurkeztea, berresteko.

5. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea Administrazio Publikoek honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko abenduaren 23an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2517052