1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
585/2026 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendapen berezia egiten baita Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publiko bateko zuzendari posturako, zeinean 2026-2027 ikasturtean hasiko baita, orain arteko zuzendariak behar baino lehenago amaitu baitu kargualdia.
Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.
Bat etorriz aipatutako martxoaren 29ko 42/2017 Foru Aginduaren 11. artikuluarekin, deialdirik aurreikusita ez duten ikasturteetan ikastetxe bateratuetako zuzendari postuak hutsik gelditzen badira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari. Izendapen hori nahitaez sartu beharko da egiten den lehen deialdian. Horretarako, izendapen berezia eginen da, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez. Orobat, xedatzen da ezen zuzendaritza taldeko kideak ezohiko izendapen baten bidez izendatuko direla, ikastetxe bateratuko zuzendariari dagokion epe bererako.
Uharteko Ikastetxe Bateratu Politeknikoan, María Esther Fernández Lorente andreak behar baino lehenago amaitu du zuzendariaren kargualdia, horretarako ezarrita dauden arrazoietako bat tarteko dela.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. María Concepción Ardanaz Ulibarri andrea izendatzea, izendapen berezi bidez, Uharteko Ikastetxe Bateratu Politeknikoko zuzendari kargurako, zeinean 2026-2027 ikasturtean hasiko baita, orain arte zuzendaria zen María Esther Fernández Lorente andreak behar baino lehenago amaitu baitu kargualdia; hori guztia jarraian ezartzen denarekin bat:
IKASTETXEA | KARGUA | IZENA | HASIERA | BUKAERA |
Uharteko IBP | Zuzendaria | María Concepción Ardanaz Ulibarri | 2026-08-15 | 2027-06-30 |
2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Nominen Atalera eta Gizarte Aseguruen Atalera eta interesdunari.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 26an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2611835