1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
483E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena M.ª Alba Fernández García andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Adingabeen Araubide Juridikoaren, Familiaren eta Diru-sarreren Bermearen Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan hala xedatzen baitu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandakoak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea M.ª Alba Fernández García andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Adingabeen Araubide Juridikoaren, Familiaren eta Diru-sarreren Bermearen Ataleko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 28an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2611871