2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Balorazio txostenaren proiektua aldatzea eta jendaurreko epe berria
Vianako balorazio txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2026ko irailaren 1ean egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:
–Vianako Udalak eginiko balorazio txostenaren proiektua aldatzea.
–Balorazio txostenaren proiektua berriz ere jendaurrean jartzea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Hala, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta web-orrian (https://www.viana.es/ponencia-de-valoracion-2/), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Vianan, 2026ko irailaren 8an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2612079