2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Erronkariko alkateak, 2026ko irailaren 11n, ebazpen hau eman zuen:
Jarraikiz abenduaren 23ko 35/1994 Legeari eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibideari (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, loturik dagoena Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin), eta erabiliz dauzkadan ahalmenak, zeinak jasorik baitaude Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Patricia Viscarret Goñi zinegotziaren esku uztea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 20260605/012055 espedienteko ezkontza zibila egiteko. Ezkontza hori 2026ko irailaren 19an eginen da, eta dagozkion izapideak Agoizko Erregistro Zibilaren Bulego Orokorrean ari dira egiten. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita izanen ditu ondorioak.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Erronkarin, 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2612162