2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, AR-1 banaketa-eremuko 1.1 sektoreko plan partzialean, bizitegi-zabalgune berrian, konpentsazio-batzordeak sustatua. Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2026ko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldatzea AR-1eko (bizitegi-zabalgune berria) 1.1 sektoreko plan partziala. 1.1 sektoreko konpentsazio-batzordeak sustatu du.
Onespen-erabakia jendaurrean jartzen da, eta hirigintzako araudia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Xedapen orokor bat onesten duen erabaki honen kontra, hautara, honako errekurtso hauetako bat jar daiteke:
–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Iruña), bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2612159