2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Labianoko 5. poligonoko 53. lurzatian. Behin betiko onespena
Arangurengo Udalak, 2026ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Labianoko 5. poligonoko katastroko 53. lurzatian, Amaia eta Iñaki Equiza Loperena anai-arrebek sustatua.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, horrela aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mutiloan, 2026ko irailaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611890