2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 593. eta 594. lurzatietan. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea xehetasun-azterketa baten proiektua, elkar daitezen AR-2 banaketa-eremuko 2. poligonoko 593. eta 594. lurzatiak, Agoitzen, jarraikiz Iñaki Ayechu Echarte arkitekto teknikoak idatzi eta sinatutako proiektu teknikoari. Mok Ouk Chanbopheak da sustatzailea.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an, eta jendaurrean egon zen hogei egunean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Ez da aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, eta behin betiko onetsi da 2026ko irailaren 3an egindako osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Agoitzen, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611953