2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Hiri-jarduketarako plan berezia, 22. poligonoko 309. lurzatian. Behin betiko onespena
Antsoaingo Udalak, 2026ko abuztuaren 28an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Antsoaingo 22. poligonoko 309-1-17 lurzatian. ose Antonio de Carlos Fonsecak sustatu du.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari; zehazki, 79. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Antsoainen, 2026ko irailaren 4an.–Alkatea, Marta Diez Napal.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611971