186. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langileen bi plaza, lan-araubide finkoan. Izendapena

Probak bukatu dira familia-langileen bi plaza hautaproba bidez eta lan-araubide finkoan betetzeko oposizio-lehiaketan, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura jardute aldera. Horrenbestez, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2026ko abuztuaren 27an, ebazpena eman du, bat etorriz deialdiaren 9.6 oinarriarekin, María Carmen Calvo Lizoain eta Laura Munilla Sainz familia-langile izendatzeko, lan-araubide finkoan jardun dezaten Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura. Orobat, dei egiten zaie lanpostuez jabetzeko, eta agintzen da ebazpena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2026ko abuztuaren 27an.–Mankomunitateko burua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2611523