2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VILLATUERTA
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Ikusirik 2026ko uztailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia, zeinaren bitartez Villatuertako Udalaren zerbitzura aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez bete eta izangaien zerrenda bat eratu nahi baita, sor litezkeen beharrei erantzutearren; hori guztia, deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.
Ikusirik aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak, eta eskabideak aurkezteko epea iragan ondoan, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi da Villatuertako alkateak abuztuaren 28an emandako 133/2026 Ebazpenaren bidez; hori guztia, deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat. Hona hemen zerrenda:
1.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, deialdiaren 4.1 oinarriarekin bat:
Onartuak:
ARAMENDÍA DÍAZ, ANA ISABEL
BUSTO LÓPEZ, IGOR
GARCÍA CHASCO, ENRIQUE
HERNÁNDEZ CARPANETO, INTI NEHUEN
HERNÁNDEZ DÍEZ DE ULZURRUN, MARÍA TERESA
HIDALGO PLAZA, ÁNGEL LUIS
IDIAQUEZ IRURETAGOYENA, JUAN LUIS
LANDER ACEDO, ADRIÁN
MARTÍNEZ ECHEVERRÍA, JESÚS MIGUEL
MARTÍNEZ RUÍZ, ESTHER
MORGADO DÍEZ, IKER
MURILLO PÉREZ, ÓSCAR
OSPINA TRIANA, JUAN DAVID
PASCUAL OSÉS, JESÚS MARÍA
PÉREZ ORTIZ, GUILLERMO
PRIETO GANUZA, ALBERTO
RODRÍGUEZ FUERTES, MARÍA PAZ
ROMERO QUESADA, TOMÁS
SALVATIERRA PAGOLA, MIRIAM
ZAPATA FERNÁNDEZ, IÑIGO VÍCTOR
GARÍN LASHERAS, JORDAN
Ez du aurkeztu 3.3 oinarrian eskatzen den agiria.
Baztertua:
ROITEGUI CIORDIA, JAVIER
Eskabidea epez kanpo aurkeztu du.
2.–Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Villatuertako Udalaren ediktuen taulan eta gardentasunaren atarian.
Villatuertan, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2611755