2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
PAMPLONA
Deialdia, familia-langilearen eta lanaldi partzialeko familia-langilearen 34 plaza lekualdatze - lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Prozeduraren amaiera, plazak esleitzea eta jabetza hartzea
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2026ko abuztuaren 31n:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2025eko apirilaren 9an emandako ebazpenaren bidez –2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 24koan– deialdia onetsi zen lekualdatze - lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen eta lanaldi partzialeko familia-langilearen 34 plaza, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.
Giza Baliabideetako zuzendariaren 2025eko ekainaren 13ko ebazpenaren bidez onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta 2025eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 3koan, argitaratu zen.
2026ko urtarrilaren 16an, kalifikazio-epaimahaiak merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia egin ondoren, 2026ko otsailaren 18an hautaketa horren emaitza argitaratu zen Udalaren webgunean.
Ondoren, 2026ko ekainaren 12an, 2-403100-196 zenbakidun plaza esleitu zitzaion María Eugenia Pagola Ascunce andreari, zeinak ez baitzuen plazarik hautatu ezarritako epean, zerbitzu aktibora behin-behineko atxikipenarekin itzultzeagatik, parte hartzera behartuta zegoen arren. Esleipen hori 2026ko ekainaren 16an jakinarazi zitzaion interesdunari, eta webgunean argitaratu zen.
Hori guztia kontuan hartuta, EBATZI DUT:
1. Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko familia-langilearen eta lanaldi partzialeko familia-langilearen 34 plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketa amaitzea, jarraian xedatutakoarekin bat:
ABIZENAK ETA IZENA | PLAZA | ALORRA | ATXIKIPEN-EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
ABAIGAR AZPILICUETA, ESTHER | 2-403100-232 | GIZARTE EKINTZA | EEAL | LAN ARAUBIDEA |
ALDASORO AZKARATE, AMAIA | 2-403100-112 |
ALFARO GONZALES, GLORIA ANGÉLICA | 2-403100-164 |
AZPILICUETA SEGUÍN, BEATRIZ | 2-403100-231 |
BUSTOS MORA, CHARITO TERESA | 2-403100-171 |
CUADROS RODRÍGUEZ, SORAYA | 2-403100-160 |
DÍAZ SÁDABA, AMAIA | 2-403100-156 |
GARCÍA BLANCO MARÍA DEL MAR | 2-403100-204 |
GILÉS OLAYA, ANA BELÉN | 2-403100-198 |
GONZÁLEZ DE LANGARICA SESMA, NURIA ESTHER | 2-403100-143 |
HERNÁNDEZ RODRÍGUEZ, ANA ISABEL | 2-408200-122 |
HERRERA RODRÍGUEZ, ZULMA ELIZABETH | 2-403100-195 |
INDURAIN BERRADE, M.ª CARMEN | 2-403100-214 |
MARTÍNEZ ASIAIN, M.ª PILAR | 2-403100-159 |
MORÁN VILLAMAR MARTINA | 2-408200-108 |
PAGOLA ASCUNCE, MARÍA EUGENIA | 2-403100-196 |
PINEDA ARMIJOS, MARÍA NERY | 2-403100-162 |
PRIMO BARBARIN, M.ª ROSARIO | 2-403100-135 |
PURIZAGA PÉREZ, KATTY | 2-403100-188 |
RUIZ MONTES, ANA VICTORIA | 2-403100-190 |
SARAGURO CALLE, RORY | 2-403100-206 |
ZALBA IBÁÑEZ, MARÍA SOLEDAD | 2-403100-205 |
2. Zehaztea plazez jabetzeko eguna 2026ko urriaren 1a izanen dela.
3. Ebazpena Udalaren webguneko deialdiaren fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 31an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2611952