186. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, gizarte langile plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Andra Mari egoitzan. Izendapena

Lesakako Andra Mari egoitzako Batzarrak 2025eko irailaren 22an harturiko erabaki baten bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren gizarte langile plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean.

Deialdia 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak izendapen-proposamena igorri dio Alkatetzari, puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde:

IGONE SALINAS INDACOCHEA

Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2026ko abuztuaren 14an, 160. alean.

Igone Salinas Indacochea andreak aurkeztu ditu, epean barne, deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituela frogatzeko agiriak.

Oinarrien 13. puntuari jarraituz, alkateak, 624/2026 Ebazpenaren bidez, ebatzi du:

1. Igone Salinas Indacochea andrea izendatzea Andra Mari egoitzako lan-kontratadun langile finkoa, gizarte langilea lanpostua betetzeko (3. zenbakia duena plantilla organikoan).

2. Jakinaraztea izangaiari hilabeteko epean hartu beharko duela lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Andra Mari egoitzako langile finkoa izateko. Kasu horretan, deialdiko oinarrietan ezarritakoari jarraikiko zaio.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lesakan, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Ladis Satrustegi Altzugarai.

Iragarkiaren kodea: L2611996